Durangoko azokako 54. edizioan,
abenduaren 5etik 8rat
iraganen dena, mahaiak alokatzeko
epea idekia da. Kulturaren
plazan parte hartu nahi duten
argitaletxe, diskoetxe, elkarte,
erakundek irailaren 30a arte
dute izen emaiteko epea.
Aukera desberdinak: erakusmahai
handia edo ttipia alokatzen
ahal da.
Interesatuak direnek beharko
dute Durangoko azokaren webgunean
sartu eta "Nire Azoka"
atalean izena eman.
Joan den astelehenean hasi
da euskal presoak laguntzeaz
akusatuak diren 47 auzipetuen
kontrako auzia, Espainiako
Auzitegi Nazionalean. Orotara,
fiskaltzak 601 urteko presondegi
kondena galdegiten du
haientzat.
Auzipetuen sustenguz eta 11/13
sumarioa bezala ezagutua den
epaiketa salatzeko, manifestaldi
jendetsua iragan da irailaren
14an, Bilboko karriketan....
Gorka Urtaran Gasteizko
auzapeza izanen da Euskadiko
Udalen Elkarteko (Eudel)
lehendakari berria. Honela,
Imanol Landa Getxoko alkate
ohia ordezkatuko du karguan.
Eudeleko zuzendaritza berria
osatzeko zerrenda adostu dute
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk.
Urtaran presidente berriaren
inguruan izanen dira Jose Antonio
Santano (Irungo alkate
sozialista), lehen presidenteorde
gisa, eta Nagore Alkorta
(Azpeitiko EH Bilduko alkatea)
bigarren presidente orde
karguan....
Duela 50 urte, ekainaren 8an
zehazki, aurkitua izan zen Gipuzkoako
Zestoa herrian dagoen
Ekain harpea. Urteburu
hori ospatzeko, ekitaldi desberdinak
proposatuko dituzte
heldu diren asteetan, Ekainberri
erreplika erdigunean izanen
delarik.
Alde batetik, Ice Age Europe
Day ospatuko dute irailaren
22an, museoa Ice Age Europe
lankidetza sareko kide
baita. Urriaren 18an, berriz,
Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko
aldundiek antolatuko
dituzten Europako Ondarearen
Jardunaldietan parte hartuko
du. Karia horretara, Zestoako
Kultur Etxean "Ama-alu-lur"
antzezlana
ikusgai izanen da
Egun berean, Lili Jauregiak
bisita antzeztuak eskainiko
ditu, urririk. Horietara joateko,
erreserbak egin beharko dira
Ekainberriko bulegoan. "Lilitarren
ohorea" obraren bidez
azalduko zaie jauregiaren historia
bisitariei....
Eusko Alkartasuna alderdiko
militanteek Biltzar Nazionala
egin dute Gasteizen idazkari
nagusi berria hautatzeko
hauteskunde primarioen
prozesua abiatzeko. Prozesua
hauteskundeak antolatzeko
batzordeak koordinatuko du.
Gisa horretan, Eusko Alkartasunaren
zuzendaritzak bermatu
nahi du prozesua ahal
bezain zabala eta parte hartzailea
izatea, militanteen datu
pertsonalak eta pribatuak babestuz.
Hemendik aitzina, batzordeak
bere gain hartuko du prozesuaren
antolaketa osoa, hala
nola datak, hautagaitzak,
erroldak e.a.
Egitarau zehatza aurkeztua
izanen da irailaren 21ean eta
22an Zumaian ospatuko den
Alkartasun Egunean....
Maria Chivite presidenteak
prentsaren aitzinean aurkeztu
ditu heldu diren 100 egunetarako
Nafarroako Gobernuak
dituen lehentasunezko 160
neurriak. Horien artean, bat
nabarmendu nahi izan du
buruzagi sozialistak: Enplegu
Plana 2020-2024 onartzea,
enplegua baita, Chiviteren
ustez, herritarren kezka nagusia,
eta beraz, Gobernuaren
lehentasunetako bat. Ildo horretan,
elkarrizketa sozialaren
beharra azpimarratu du presidenteak.
Bertze neurri batzuen berri ere
eman du. Hala nola, urte hondarra
baino lehen "konponbidea"
aurkitu nahi dio amatasun
eta aitatasun prestazioen atxikipenaren
auziari. Halaber, hezkuntzari
buruzko hitzarmena
adostu nahi du. Trafiko eta Bide
Segurtasuneko transferentziak
lehenbailehen finkatu nahi ditu,
bai eta ere Nafarroako Ubidearen
bigarren fasea aitzinatu....
Telesforo Monzon eLab izeneko
erakundea aurkeztua izan
da irailaren 13an, Bergaran,
Gipuzkoako herri horretakoa
zen buruzagi abertzale historikoa
gogoan, eta egoitza ere
hor berean izanen du. Monzon
eLab ideia-laborategia
da, eta euskal Estatu subiranoa
eraikitzen laguntzea du
xede. Erakunde berriak Euskal
Herrirako "norabide-aldaketa
nahi dutenentzako" topagunea
izan nahi du. Halaber,
eragile pribatu eta publikoak
harremanetan ezarri nahi
lituzke.
Iratxe Esnaola da laborategiko
lehendakaria, eta Urko Aiartza
zuzendaria. Landuko dituzten
gai eta ezagutza-sailak ondokoak
izanen dira, bertzeak
bertze: industria-politika, biodibertsitatea,
klima-aldaketa,
nortasuna eta ongizatea.
Politikako, sindikatuetako,
kulturako eta hezkuntzako
hainbat ordezkarik parte hartu
dute Bergarako Olaso dorrean
egin den aurkezpenean....
Berri hitsa zabaldu da irailaren
12an: Jon Barberena Ibarra
bertsulari eta idazle gaztea
zendu da, supituki, 40 urtetan.
Elizondon sortua zen, 1979an.
Bertsulari gisa ezagutua zen
gehienbat. Nafarroako txapelketan,
txapeldunorde izan
zen 2007an eta 2008an. Lehenago,
2004an eta 2003an,
Mariano Izeta eta Xalto sariak
irabazi zituen. Azken urteetan
txapelketak bazterrera utziak
bazituen ere, bertsu munduan
segitzen zuen, Baztango bertsu
eskolako kide eta irakasle
gisa.
Idazle bezala berriz, "Izoztu
zitzaigun negu hura" olerki
liburua argitara eman zuen
2016an. Joan den urtean,
Mungiako Udalaren Lauaxeta
olerki saria hark irabazi zuen,
"Neguko gaba" izenburua duen
obrarekin....
Urte guziez bezala, gasna
lehiaketa iragan berri da Ordizian
(Gipuzkoa). Iaz bezala
aurten ere, Lekarozeko Kortaria
gasnategiak irabazi du
lehen saria. Epaimahaiaren
arabera, Julen Arburua artzainaren
gasna izan da hoberena.
Usaian bezala, antxeretan
saldua izan da eta Donostiako
Betijai Berria jatetxeak erosi du
gasna erdia, 9 000 eurotan.
Bigarren saria Ordiziako Joseba
Intsaustirentzat izan da, eta
hirugarrena Idiazabalgo Ander
Barandiaranentzat....
Konponbidearen eta giza
eskubideen alde bermatzen
den Sare herritarra elkarteak
euskal presoek jasaten duten
urruntze eta sakabanaketa politika
salatzeko txostena igorri
dio Nazio Batuen Erakundeari.
Txosten horrek euskal presoek
Frantziako eta Espainiako presondegietan
ezagutzen dituzten
bizi-baldintzak aztertzen
ditu, haien egoera juridikoa
salatzeko xedez....
Donostiak Gobernantza eta
Politika Publikoetan berrikuntza
eta jasangarritasunaren saria
eskuratu du San Petesburgon,
Nazio Batuen Turismoaren
Munduko Erakundearen
eskutik. Zehazki, hiriak turismo
lehiakor, arduratsu eta jasangarriaren
alde egiten duen lana
aitortzen du sariak.
Eneko Goia alkateak bere
atsegina
agertu du saria irabazi
ondoan eta honela mintzatu
da: "Donostiak eskuak zabalik
hartu ditu beti bisitariak, baina
errespetuz eta arduraz jokatzea
garrantzitsua dela gogoratu
nahi dugu, atsedenaren,
garbitasunaren, garraio publikoaren
edo tokiko hizkuntza
ohituren errespetuaren aldeko
mezuekin"....
Joan den ekainean, Pello Urizarrek
EAko idazkari nagusi
kargua eta bertze kargu politiko
guziak uzten zituela iragarri
zuen.
EH Bilduko legebiltzarkide gisa
haren lekua nork beteko duen
jakin da berriki. Ander Rodriguezek
ordezkatuko du Urizar
Gasteizko Parlamentuan.
Ander Rodriguez Lejarza Arrasaten
sortua da, 1982an. Bere
ibilbide politikoa 2003an abiatu
zuen, sorterriko hautetsi gisa,
eta 2015 arte iraun zuen eginkizun
horretan. Gipuzkoako
Batzar Nagusietako batzarkide
ere egona da, lehenik, 2007
eta 2011 artean, eta bigarrenik,
2017tik 2019ra. Gainera,
2011tik 2015era Gizarte Politikako
diputatua izan zen Gipuzkoako
Foru Aldundian....
Irailaren 11n iragan da Kataluniako
Diada (gure Aberri
Egunaren parekoa), eta urte
guziez bezala, Euskal Herritik
ere ordezkariak izan dira, hala
nola Independentistak Sareko
kideak. ANCk "Independentzia
helburu" lelopean antolatu manifestaldian
parte hartu dute.
Euskal herritar guziak elkarri
juntaturik ibiltzeko gisan, Bartzelonako
Euskal Etxetik abiatu
dira, Gran Viaraino heltzeko.
Kataluniako eta Euskal Herriko
borroken antzekotasuna agerian
utzi eta indarrak biltzeko
deia egin du plataformak.
Bezperan, 131 zuzi piztu dituzte
Montserrat mendian, Generalitateko
131 presidenteen omenez,
argi hauek 40 kilometroko
distantzian ikusiko direlako
esperantzan. Ekintza honen
bidez, Kataluniako mugimendu
independentistaren batasun
estrategiko galdua aldarrikatu
dute....
Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen
hemendik beretik. Frantses estaduak
Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta
Sorita bi hartz esloveniarrak genituen
hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion.
Batetik, bioaniztasunaren izenean
ez ginela samur hartzak berriz ikustea
Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik,
kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek
kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer
pentsa genezake artzain bagine, geniola,
gure ardi tropa hantxet nonbait goimendietako
alhapideetan, haien bidetik iragaiten
den hartzaren meneko?
Irudi mingarria zabaldua izan zaiku aitzin
hortan: ardi hilak lerrokatuak Baionako
suprefeturaren aitzinean, eta ondoan artzainak
kexu, berriz ere hartzak desmasia
ikaragarriak eginik mendian. Aldi huntan
Oztibarreko bi artzain gazteren tropak
dira hunkiak izan, hunkiak baino gehiago,
suntsituak. Cauterets gainekaldeko
alhapidetara eramanak zituzten uda hontan
beren bi ardi tropak, milako bat ardi
orotara, Paxkal Harispuru...