Mugimendu frango asteburu
osoan
Ederki iragan dira joan den astean
aipatu ekitaldiak, bai ortziraleko
kontzertua, Atzarri taldeak antolatutako
pala lehiaketa, bai eta
Tripotxaren Eguna igandean,
nahiz eta euri uhar batek trabatu
duen esku huskako pilota partida.
Koloreak eta Auzotik, bi emazte
koru alde batetik, bestalde Peio
Ospital, Mixel Ducau gitarran
lagundurik. Horien entzutera hurbildu
ziren 200 bat beharriak loriaturik
ateratu dira. Zuraideko elizan
den akustikoa ezin hobean, Gabi
Duhalde eta Caroline Phillips
gidariak arras baliosak izanez,
kalitatezko kantaldia eskainia izan
zauku. Munduan gaindi bidaiatu
gira, Bidarraitik abiatuz. OXOBIren
Ama poema ederra
eskaini dugu lehenik
bezperan goizegi
pausatu den Maite
Hirigoyen adiskideari.
Korsikan, Serbian,
Ameriketan, hainbat
erresumetan gaindi ibili
gira, "Sister Akt" filmako
kantu umoretsu horietarik
ere gozatuz.
Bururatzeko Peio Ospital
eta Mixel Ducau
kantari eta musikari
mitikoek xoratu gaituzte,
hain xuxen denek elgarrekin
Peiok idatzitako BAKE MINA
emaitearekin, eta nolaz ez "Eta
bai, eta bai, nik Euskarari Bai ta
Bai!".
Bihotzetik eskertzen ditugu parte
hartu duten guziak, Z.M. Z. elkarteak
aitzina segituko baitu etorkinen
laguntzen.
Igandeko Tripotx Eguna ere
arrakastatsua izan da erakusketarien
aldetik. Pintxo lehiaketan
aldiz parte hartzaile eskasa sendi
zen. Denbora berean, ateak zabalik
ziren Paxkal Massonderen
etxean eta bisitariak saldo handian
joan-jinka ibili dira.
Herritarren gostukoa izan dira
ekitaldi guzi horiek oharren arabera,
nahiz eta beti bide berrietan
ibili behar den!
Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen
hemendik beretik. Frantses estaduak
Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta
Sorita bi hartz esloveniarrak genituen
hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion.
Batetik, bioaniztasunaren izenean
ez ginela samur hartzak berriz ikustea
Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik,
kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek
kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer
pentsa genezake artzain bagine, geniola,
gure ardi tropa hantxet nonbait goimendietako
alhapideetan, haien bidetik iragaiten
den hartzaren meneko?
Irudi mingarria zabaldua izan zaiku aitzin
hortan: ardi hilak lerrokatuak Baionako
suprefeturaren aitzinean, eta ondoan artzainak
kexu, berriz ere hartzak desmasia
ikaragarriak eginik mendian. Aldi huntan
Oztibarreko bi artzain gazteren tropak
dira hunkiak izan, hunkiak baino gehiago,
suntsituak. Cauterets gainekaldeko
alhapidetara eramanak zituzten uda hontan
beren bi ardi tropak, milako bat ardi
orotara, Paxkal Harispuru...