Gure Hitza | 2019ko Irailaren 19a

Sarraski beltza

Peio Jorajuria

Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen hemendik beretik. Frantses estaduak Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta Sorita bi hartz esloveniarrak genituen hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion. Batetik, bioaniztasunaren izenean ez ginela samur hartzak berriz ikustea Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik, kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer pentsa genezake artzain bagine, geniola, gure ardi tropa hantxet nonbait goimendietako alhapideetan, haien bidetik iragaiten den hartzaren meneko? Irudi mingarria zabaldua izan zaiku aitzin hortan: ardi hilak lerrokatuak Baionako suprefeturaren aitzinean, eta ondoan artzainak kexu, berriz ere hartzak desmasia ikaragarriak eginik mendian. Aldi huntan Oztibarreko bi artzain gazteren tropak dira hunkiak izan, hunkiak baino gehiago, suntsituak. Cauterets gainekaldeko alhapidetara eramanak zituzten uda hontan beren bi ardi tropak, milako bat ardi orotara, Paxkal Harispuru Bunuzekoak eta Romain Jaureguiberry Jutsikoak. Baten tropak seigarren aldikoz zuen haraterainoko bidaia egina, bestearenak lehen aldikoz. Zer bihotz urrakoa, haatik, suntsiketaz konturatu direlarik! Zer etsipena! Hastapenetik duda guti zen hartzaren lan higuina zela hor. Moun Né mendiko mazela zoragarriak odoleztatu dira. Hamarnaka hil, zaurituetarik andana bat eutanasiatu behar, eta lehen egunetan hirurehun bat ardi falta, egunak eta egunak behar haien harrapatzeko, gutiz gehienak erroitzetara eroriak, gorputz. Eta bizi diren gaineratikoak antzu, sasoi berria ja xahu. Bai, zinez, sarraski beltza! Elkartasun handia obratu da berehala artzainen eta adiskideen artean. Salaketa bizkorrak ere egin dira, frantses estaduari buruz. Kurioski, hartzaren fagoretan mintzo ohi direnak ez dira oraingoan entzun, edo hain guti. Eta non ote dira sare sozialetan hain pruntak zirenak salatzeko Hazparneko bestetan festazale batek bere hortzekin oilar bati lepoa basaki moztu ziola? Hartzaren desmasien aitzinean isilik daude. Berrehun ardik ez ote dute oilar bat balio? Artzain batek zioenaz, ororen buru ez da baitezpada hartza hobendun nagusia, baina frantses estadua, hartzak ekarraraztean ez baititu behar diren neurriak hartu Pirinioetakoartzaingoa zaintzeko, babesteko. Ardurenean, eta hori edozein alorretan, istripu handi bat behar da norapait mugitzeko, araberako neurriak hartzeko. Hala gertatuko dea oraingoan? Frantses estaduak enplegatzen omen ditu hogeita hamar bat lagun hartzaren segipenaz arduratzeko, hartzaren etorkizuna Pirinioetan bermatua izan dadin. Artzainak batetik, hartzainak bestetik. Baina hartza den tokian bizi daitekea ardia? Hartzaren aztaparrak eta hortzak hain basaki mintzo direno, ez! Eta artzaingorik gabe, akabo mendia!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3515. zbk

Oilategi batean oilar bat aski da.

Madeleine Ferron

Gure Hitza | 2019/09/19

Sarraski beltza

Peio Jorajuria

Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen hemendik beretik. Frantses estaduak Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta Sorita bi hartz esloveniarrak genituen hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion. Batetik, bioaniztasunaren izenean ez ginela samur hartzak berriz ikustea Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik, kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer pentsa genezake artzain bagine, geniola, gure ardi tropa hantxet nonbait goimendietako alhapideetan, haien bidetik iragaiten den hartzaren meneko? Irudi mingarria zabaldua izan zaiku aitzin hortan: ardi hilak lerrokatuak Baionako suprefeturaren aitzinean, eta ondoan artzainak kexu, berriz ere hartzak desmasia ikaragarriak eginik mendian. Aldi huntan Oztibarreko bi artzain gazteren tropak dira hunkiak izan, hunkiak baino gehiago, suntsituak. Cauterets gainekaldeko alhapidetara eramanak zituzten uda hontan beren bi ardi tropak, milako bat ardi orotara, Paxkal Harispuru...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016