Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 19a

Euskal Museoan eskualdatzea

Euskal%20Museoan%20eskualdatzea

Joan den astean Baionako Euskal Museoan, Yves Ugalde presidenteak aurkeztu du zuzendari berria, Sabine Cazenave, kontserbatore dena, azaroan hartuko du funtzio berria. Olivier Ribeton-en segida du hartzen, azken hunek erran dauku 1988ko azaroan sartu zela Euskal Museoko kudeaketa lanetan, eta 31 urteren buruan harro senditzen dela lekukoa emaiteaz Sabine Cazenave bezalako pertsona bati. Ribeton-ek eskertu nahi izan ditu Museoko Lagunak bai eta ere Jean Haritschelhar zena, harek anitz lagundu eta erakatsi ziola azpimarratuz. Sabine Cazenavek bere burua aurkeztu du, bere lehen hitzetan euskal erroak zituela erranez, ama Barkoxekoa izanez haur denbora parte bat Xuberoan pasatu du eta beste parte bat Donibane Lohizunen. Euskaraz hitz bakar batzuk zazkiela, ez batueraz baina xiberotarrez. Euskararen ikasteko nahikaria agertu du, beharrezkoa baitzaio Euskal Herriko museo baten kudeaketarako funtzioa hartzen duen batek tokiko hizkuntza jakitea. Lanbide parte bat erakaskuntzan pasatu du eta beste partea museoetan, azkenik Paris-eko Orsayko Museoan. Euskal Herrirat etortzeko tira ukan zuen etorri zelarik Kanborat Orsay museoak prestatu Clémentine-Hélène Dufauren auto-margo batekin. Bi ardura ukanen ditu, kontserbadore betekizuna eta zuzendaritzarako kudeaketa, osagarriak direla zioen. Baionako Euskal Museoa hein onekoa dela gehitzen zuela bere 25 langileekin. Ibili den beste museo batzutan 80 langile arte izanez, talde izpiritua eskas dela zioen. Lan berri hori hartzerakoan xede batzuk ere baditu, Bonnat eta Euskal Museoen artean loturak azkartzea: "Aturri eta Errobiren artean kokatuak izanez, Euskal Herriaren ezagutarazteko parada izaiten ahal dira". Bestalde, bere iduriko Euskal Herri osoko museoen artean bada zer egin, euskal artea berezia dela zioen. Lan batzuk eraman behar direla gehituz, galdera batzuk pausatzen zituela: Euskal margoa berezia da? Gaur egungo artea euskal jendarte baten historiari lotua da? Bestalde museoak segituko du erakusketa eta konferientzia batzuen antolatzen, ohidura duen bezala.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/09/19

Mahai jokoak hasi dira!!

Mahai%20jokoak%20hasi%20dira!!
Lehen asteko sartzearen angustia ahanzteko parada ukan dute kolegioko ikasleek! Eguerdiro animazio gelan biltzen dira nahi dutenak, mahai jokoen inguruan irri egiteko eta lagun berriak egiteko. Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Jungle speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, Monopoly, 1000 bornak, mus.... eta beste anitz! Pausa denboran, momentu lasaia iragaiteko parada gehien batendako eta bereziki seigarren berriendako! Jostatuz eta lagun berriak eginez!...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/09/19

Iparraldeko instituzioa: nora joan nahi dugu?

Iparraldeko%20instituzioa:%20nora%20joan%20nahi%20dugu?
Batera plataformak horrela azaltzen du irailaren 21ean, Baionako Arte Eskolan (Lehengo Ravel entzutegia) antolatzen duen foroaren gai nagusia. 2018an herritar audita bat antolatu zuen Iparraldeko gobernantza instituzionalari buruz, iazko EHLG-ren biltzar nagusian horren berri eman zuen eta ofizialki dosier hori Jean-René Etchegaray eta Euskal Elkargoko presidenteordeeri eman. Gogoeta horri segida bat emaiteko, aditu batzuk gomitatu ditu, bi mahai-ingurutan iraganen dena: Lehen partean (09:00-10:30), "Lurraldetasuna eta nortasuna, instituzioen legezkotasuna": Alain Faure ikertzaileak aipatuko ditu sufragio unibertsalaren ondorioak eta Vincent Simoulin Tolosako (Okzitania) unibertsitateko erakasle soziologoak azalduko ditu Okzitaniako lurraldeari buruzeraman gogoetak. Bigarren partean (10:45-12:15), "Elkargoko antolaketa hobetu: demokrazia eta parte hartze gehiago": Manon Loisel unibertsitateko erakaslea Lyon eskualdeko metropoliari buruz, Jo Spiegel...

Irakurri segida

3515. zbk

Oilategi batean oilar bat aski da.

Madeleine Ferron

Azalekoa | 2019/09/19

Zu hemen zaude, Aek ere bai!

M.O.

Zu%20hemen%20zaude_%20Aek%20ere%20bai!

Haurren eskola sartzeak eginak direla eta, AEK-k irailaren 30ean berea eginen du, helduek euskara ikasteko Gau Eskola guziak idekiko dira. Baliatu gira sartze horren karietara Ipar Euskal Herriko koordinatzaile berriaren ezagutzaren egiteko, Jakes Bortayrouren segida hartu baitu Mikel Esclamadon uztariztarrak.

Eskualdatzea Jakes Bortayrouk 32 urtez Ipar Euskal Herriko koordinatzaile lana eraman du, irail huntan erretretara joan da. Haren segida hartu du Mikel Esclamadon-ek, Uztaritzekoa, familia ez du euskaraduna, ikastolan du euskara ikasia, aitzin Hegalaldia zentroan lan egin du. Bere ardura izanen da Iparraldeko Gau Eskolen koordinazioa segitzea, herrialde bakoitzak bere antolaketa propioa baldin badu ere. Bestalde kanpoko harremanak bere gain izanen ditu, erran nahi baitu hizkuntza politikaren segipena, bereziki Euskal Erakunde Publikoa eta Euskal Elkargoa bezalako egiturekin. Horrez gain AEK Euskal Konfederazioko partaide izanez, AEK-ko koordinatzaileak bere elkartea ordezkatuko du. AEK Euskal Herri osoan kokatua den egitura izanez, orotara 100 bat baino gehiago Gau Eskola badira, Ipar Euskal Herria ordezkatzen du. Mikel Esclamadon-ek erraiten zaukun kasualitatez han ere koordinatzaile berri batek duela ardura hori hartua. 2019/2020 ikasturteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016