Gure Hitza | 2021eko Urtarrilaren 21a

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla urrun.

Ihauteria bestak izanak dira kasik galduak,duela mende erdiño bat edo hola berriz piztuziren. Oroit niz 40ko gerlatik landa, gazte zonbaitagertu zirela maskatuak ibilki harat eta hunatbainan jendea arras uzkur zagoela halere.Hogoi bat urteren buruan ziren bazterrak berrizharrotzen hasi. Gaitzeko sua berriz azkartuz.Dena den, lehengo ihaute-bestek galduakiduri zuten keinka hartan ere ohidura zonbaitekiharduki zuten, hala nola anitz familietan betiegiten ziren matahamiak edo krepak bai etaoraintxe aipatu ditugun kauserak. Haurra nintzalarikgure auzoko emazte batek hori zuenbere balentria, kausera edo kruxpetak noiz nahiegitea, garizuma aitzineko bizpahiru astetanbereziki, eta ausarki egitea, inguruko jendeekere jasta bederen zitzaten. Berak zion halakoirri maltzur aireño batekin mundu guziko hoberenakegiten zituela. Hola mintzo zitakeenikusteko solas horiek entzuten zituztenek zererranen zuten. Gisa guziz, munduko hoberenakedo ez, biziki onak zirela, zinez arraroak, horinehork ez zuen ukatzen ahal. Eta nihaurek ereez ditut ahantziak. Aurtengo ihauterian beraz ezote da zonbait kauseraren jateko mentura horibaizik izanen? Beste deusik ezin egin-eta.

Bestalde ere nolako arrangurak ez dira ba horgaindi! Ezpeletako feriarik ere ez da izanenalabainan! Biperrak egiten badu ere gaurkoegunean ezpeletarren fama handiena, hangopottoka feria ere nork ez du gogoan? Denekjakinki-eta ondo hauetako handienetarik delaHeletakoaren gisa. Hala dela diogu, ez ahalginuen idatzi beharko hala zela? Ez, aurten ezeginik ere, gauden baikor, berriz piztuko da etaazkartuko, holako hitzorduek ere munta handiabaitaukate gure herrientzat.

Hortan gira urtarrileko hirugarren astea bururatzenari-eta. Beti arrangura berekin. Gaitzabeti hor alabainan bai eta nahitez gaitz horrekhedatzen duen beldurra. Alde bat solas berakedo bertsuak. Nehork ez jakin bihar edo etzizer behar den oraino ikusi. Kanbiatu dena dabadela orain, edo behar litakeela segurik, esperantzagehiago xertoak ere hor direlakotz, arrasegokiak omen. Hala direla dioten jakintsun horiekez ahal dira nola nahika mintzo.

Hainbestenarekin, hau ere jakin dut. Ingelesbatzuk hedatu deia naski. Urtarrilean, usaiabehar ginukeela hartu hilabete guzian arno xortarikez edateko. Ez eta ere bistan da alkoholarikbadukeen beste edari batetarik Urtats iriansobera edanik.

Ihauteriarik ez beraz eta arnorik ere ez? Makeakoeiherazainak errana daut hori hola izan beharbada, gure bizia ez dela gehiago bizi bateta denak xahu girela! Bainan ez gizona, zaudeisilik, ez gira oraino hortan


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016