Herriz Herri - Aldude (NB) | 2021eko Urtarrilaren 21a

Aldudarrak elkarteak 75 urte (VIII) Kantuaren sasoin ona!

Mikel Erramouspe

Oskorri Kantatuz
Oskorri%20Kantatuz

Bastimenduak osoki HerrikoEtxearen gain, Aldudarrak elkartearentzatez zen erabaki txarraagertu. Buruhauste handi batgutiago kultur proiektuetan burueta belarri indar guziak emanzituen.

Aipa dezagun maneraberezi batez, kantuaren saila.Ez zen baitezpada berrikuntzabat hori. Oroit 1970az gerozAlduden kantaldiak antolatzenzirela eta kantuaren maitasunabizirik zagola. Oroitaraz dezagunere, 1980 eta 1990 artean 40bat kantari biltzen zirela elizkizunetankantuz artzeko. Hastapenean,Tote Saldubehere Uhaldekoaapez ordenatzeko mezarenkarietarat eta 1981ean berriz,Jeannot Uhalde Markitxainekoarenordenatzeko mezan. Errepetizionearenondotik ez zen prisahandirik etxerat joaiteko eta orainoluzaz kantuz goxatzen zirenparte hartzen zutenak. Pentsa!Kaxton Erramouspe batekin ezzirela bi bertsutan gelditzen kantuak!

Bainan kantaldien arrakasta ttipituzjoan zen 1980ko hamarkadan."Rocka" sartu zen oldarhandian. Gainera gazteetan erekantuz artzeko gutizia galtzeratari zela ikusiz, Aldudarrak elkarteakpentsatu zuen behar zelazerbait berri pentsatu. EuskalKultur Erakundeko Daniel Landart-ek bota zuen ideia bat: zendakoez hartu kantari edo kantuegile bat, haren 20 kantu hautatueta lekuko kantarieri kantarazi?Hola muntatu zen 1995ean, duela25 urte beraz, "Manex Pagolakantatuz" Aldudeko elizan emanzen eta gaitzeko arrakasta bilduzuen. Kantuz ari izan zirenak ziren:ErramunMartikorena, PeioOspital, Angèle eta SolangeAnorga, Magali Zubillaga, JosephLafitte, Guy Saldubehere,Xalbador eta Ihidoy, BaigorrikoOilandoi taldea eta Aldudekoeskolako haurrak.

Gure esperantza guziakgainditu zituen formula horreketa kuraia eman bide hortariksegitzeko. 2 urteren buruan"Etxamendi eta Larralde kantatuz"muntatu zen. Gaitzekoarrakasta hor ere eliza mukurubetea. Kantariak ziren Xalbadoreta Ihidoi, Brave eta Bessonart,Magali Zubillaga, Guy Saldubehere,Valérie eta Jean-LouisLaka, Aire ahizpak, Bankarrak,Ortzaiztarrak, Jean-Michel Galant,Sauveur Falxa, Battitta Bolokieta Monique Ansolabehere,Kiki Harlouchet, Frantxoa Irigoyen,Jojo Goyenetche etaAldudeko gazte andana bat.

Bide horri segida batemaiteko gisa berean antolatuziren 1999an "Michel Labegueriekantatuz", "Xalbador Kantatuz"bere heriotzearen 25. urtemugakari, "Xabier Lete kantatuz",hau Elaudi taldearekin batean.Ondotik "Pier Paul Berzaitzkantatuz" egin zen, 2005ean,bainan beste manera batez,lehen kantaldia Auritzen emanzen, ondotik Urepelen feria karieta azkenik Aldudeko bestetan:2006an.

Azken kantaldi horrenformula ez zelakotz hain egokia,berriz ere gogoeta frangoeginik, usaian bezala, elkarteaAldudeko elizan egiteari itzulizen, bainan orainkoan gazteaksartu ziren elkartean eta eskuzeskudenek batean antolatu zen"Imanol kantatuz" 2010eko urriaren31n. Formula hunek, berrizere, gaitzeko arrakasta bilduzuen. Eliza mukuru betetzerainoeta jende frango kanpoan egonez.Erran behar da musikariprofesionalen laguntza baitezpadakoaizan zela kalitatearenhobetzeko eta jendea loriatuzela! Kantaldi hori berriz emanzen, besteak beste, Aiziritzen,Baionako teatroan, Donostianeta Urruñan.

2013an "Oskorri kantatuz"-en muntatzeko izan zenduda bat. Natxo de Feliperideitu ginuelarik gure asmoarenberri emaiteko, ez zuen batereuntsa hartu. Taldearen enterratzeazela hori! Hauxe komedia!Alduderat gomitatu ginuen, gukhautatu kantuen historia kondatuzaukun eta ondotik elgarrekinafaldu ginuen. Ez zen kantuaeskas eta gure gizona loriaturik,baietz aitzina segitzeko etapollitena hau da: ea harek erekantu bat emaiten ahal zuenpermisionea galdegin! Haatikoraikoan bi kantaldi muntatu ziren:lehena ebiakoitzarekin etabigarrena igandearekin. Gisahortan jende anitz izanagatikanaldi oro untsa jarria zen, kantaldiarenuntsa segitzeko.

2016an Andde Duhaldeeta Michel Ducauk, DanielLandart-en errepertorioa landuzuten eta hau ere arras untsapasatu.

Azkenik "Estitxu kantatuz"izan da. Lan eta kezka frangoemanik haatik, ez baiginuenpentsatua, birus demonio bathedaturik mundu guzian, gureusaiak arrunt aldatuko zituela.Ez dute ekitaldi guziek gurexantza izan haatik. Hainbat kantaldi,kabalkada, bertsu saio,ikusgarri geldituak baitira... Ezdezatela kuraia gal, jinen diraurte hobeak.

Bainan, Kantatuz saioabaldin bada ezagutuena, ezpentsa hortan gelditzen direlakantuaren inguruko lanak. Besteakbeste, aipa ditzagun, 2000.urtean, Alduden Txetxeniakoemazte kantariak errezebituzirela, bai eta ere Hego Italiako"Ofizina Zoe" taldea, korsikarpolifonia ikastaldi bat ere muntatudela berriki eta kantaldi ttipifrango muntatu zinema salan.Hala nola Maddi Zubeldia, XabiSanesteban, Elaudi, Mairu dantza...eta Baleako feria kari Urepelenmuntatzen den kantaldiazarduratzeko Aldudarrak elkartearideia egiten zakola.

Kantua ez da berazisiltzekotan eta ez da elkarteaideia eskasian geroari begira,bainan xo, ez ditzagun denaksala!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016