Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Urtarrilaren 21a

Aiherra

2020ko Gau Beilan, Pier Pol Bertzaitz eta Kantiruri
2020ko%20Gau%20Beilan_%20Pier%20Pol%20Bertzaitz%20eta%20Kantiruri

Arberoan Alaiki elkarteaklangileak xerkatzen

"Arberoan Alaiki" herriartekoaisialdi zentroak langileak xerkatzenditu. Hau da Donoztiri,Donamartiri, Izturitze eta AiherrakoHerriko Etxeek kudeatzenduten aisialdi zentroa.2021 urte hunentzat, BAFAduten animatzaileak xerkatzendituzte batez ere eskola oporretanlan egiteko.Izenak Izturitzeko HerrikoEtxean eman behar dira. Epemugatuzko kontratua proposatukozaie hautagaieri, astean35 lan orenetakoa. Izenarenemaiteko huna helbidea: arberoanalaiki@gmail.com.

"Aiherra Bizirik" elkarteberria

5Gren kontra borrokatzekoxedea duen elkarte berri batberrikitan Aiherran sortu da,herritar mulzo batek akuilaturik.Etxe guzietara helaraziduten papertxoen bidez horijakinarazi daukute. Ofizialkiantolatuak dira, elkarte berriari"Aiherra Bizirik" izena emanez,eta helbide elektronikoa aiherrabizirik@riseup.net bideanezarriz.Zertarako balio ote du 5Gak?Herritarrari bideoak fiteagodeskargatzeko aukera emaitenomen dio, gainera ez nolanahikoedozoin sakelako telefonoekin!Baina, teknologia berrihunek sortu uhinen ondorioenikertzeko ez da oraino funtsezkoazterketarik egin, ondoriosanitarioeri buruz, ez etaingurumen ondorioeri buruz.Eta bizkitartean operadoreakpresaka ari dira haga handi etagora batzu gure kanpainetanlandatu edo sartu nahiz.Osasun larrialdi egoera berezihau baliatuz, azken astehauetan antenak eraikiak izandira auzo herrietan, hala nolaIzturitzen eta Lekuinen, lur pribatuetan:alabainan larrialdiegoera huntan, operadoreekantenak eraiki ditzakete, lurpribatuetan, Herriko Etxeakabisatu gabe ere!!Holako egitateak ez baitiraonargarriak, eta hau salatubeharrean, mozio baten sinatzeaproposatua zauku. IzenpetzaileekAiherrako herriari etaHerri Elkargoko ordezkari denAiherrako auzapezari eskatzendute 5Garen garapenaren aurkaagertzea, bai gure herrikoeremuetan, bai eta ere IparEuskal Herri osoan. Sinadurenbiltzen hasiak dira, edo lastergure etxeetan pasatuko dira.

1969tik 1980ra Aiherran,bururatzeko (8/8)

Emil Larre-i buruzko liburu berrianagertu Aiherrari buruzkolekukotasun zati batzuk (duela7 aste hasia).Emile Larre egon zen 11 urtehorietan, Aiherran anitz gauzagertatu zen. Parropiaren etaherriaren animatzaile kementsuaizan zen, euskararen etaeuskal kulturaren sustatzaileeta zerbitzari segura, gazteriarenbiltzailea.Nahiz eta nortasunez bizia etapazientzia aski gutikoa izan,batzutan aihertarrak ez baitzirenharek nahi bezain fite ari,ene iduriko Aiherrari anitz ekarridio, herria bere xokotik ateradu, eta kultura sailean, hozkaeder batez huparazi. 1980angure herria utzi zuen baina Aiherraksegitu du eta segitzendu oraino pilotaren, euskarareneta euskal kulturaren alde lanegiten.Urteak jin, urteak joan, gurelurraren, hizkuntzaren eta nortasunarenaxola dugu beti,euskaraz bizi nahi duen herriaamesten dugu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016