Euskal diaspora | 2021eko Urtarrilaren 21a

Danborrada Necochean eta San Frantziskoko EEaren aldeko kanpaina

Joseba Etxarri

Necochea, Argentina.

Astehuntan San Sebastian besta etadanborrada tenorea da Donostian,eta hala izan ohi da baita eremunduan hainbat euskal etxe etalekutan, bat eginik Donostiakodanbor eta atabalen burrunbaeta azantzarekin. Haatik koronabirusarenkarietarara, Donostianbezala, danborrada gehientsuenakbertan beheiti geratu dira etaaurtengo ospakizunak birtualakizango dira fisikoak baino. Urteguziz danborrada ederrak egin ohidituzte, konparazio, Mexiko HirikoEuskal Etxekoek, Shanghaikoek,Madrilgoek eta Argentinako Necocheakoek.Hauetarik, dakigula,soilik Necocheako Euzko Etxekoekdeliberatu dute Danborradaegin egitea, fisikoki, baina neurritxikiagoan eta Covid-19ak ezarriarauak errespetaturik. Deialdia,beraz, apalagoa izan da, osorikaire zabalean euskal egoitzarenkanpoaldean, musukoak bisaian,segurtasun tartea gorderik, etajende-kopuru txikiagoan ere, besteakbeste haur-danborrada ezantolaturik, jendetza handia biltzenbaitu haurren aita-ama, jendaki etalagunak bertaraturik.

San Frantzisko, AEB.

Baina gauzakhonela, ezin besoak gurutzaturikgeratu. Munduko euskal etxeakhalabeharrez hetsirik egoteak,euskal jatetxeak ere, erran nahidu kalte handiak heldu zaizkiela,ez bakarrik baina besteak besteekonomikoki. Horren aitzinean,higitzen ari dira eta hemen bereanaipatua dugu Bakersfield-eko, Boisekoeta beste euskal etxe batzutakoekimenak, segurtasun neurriakerrespetaturik sos batzuenbiltzeko, buxeten lagungarri. Halaegin dute berriz ere, adibidez, SanFrantziskon. Gure Euskal Etxeak,heldu den asteburuko antolatu duurte guziz ohi duen Axoa Bazkaria,baina aurten, jendea elgarretaratuezinik, aitzinetik behar da manatueta euskal egoitzara bila joan, ondotiketxean dastatzeko. Proposamenpolita, batetik, euskal lokarriaatxikitzeko, eta janari sanoa jateko;eta bestetik, Euskal Etxea diruzlaguntzeko.Ez dezagun ahantz San FrantziskokoGure Euskal Etxeak atxikiegin dituela bere lanpostu guziak,eta jatetxe handia duela, langileaskorekin, eta beraz egoera normaleanetekin ekonomiko handiaduen aktibitatea bada ere, egiturahandia, egoitza handia eta gastuhandiak dituen elkarte edo ekimenadelarik, bortak zerraturik egoeraarras txarra bizitzen ari dela,antzeko beste hainbat elkartebezala. Horrendako, egoera huntan,kanpaina bat abiarazi dute"Lagundu San Frantziskoko GureEuskal Etxeari" izenpean (ingelesez"Support the San FranciscoBasque Cultural Center") dohaintzakegin nahi dituztenek eta diruzlagundu, egin ahal izan dezaten.Interneten bilatuz geroz aise atxematenda. Urtetan zehar euskalegitura balios hau baliatu dutenEuskal Herriko eta Estatu Batuetakomusikari, pilotari eta kulturzaleakari dira laguntzen, ez baitaGure Euskal Etxea euskaldunokgaltzen ahal dugun zerbait.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016