Mundu zabalean | 2021eko Urtarrilaren 21a
Uïghurrak Txinan zapalduak
Txinatik etortzen diren ekoizpen zonbaitEstatu Batuetako, Erresuma Batuko etaKanadako gobernuek boikotatzea erabakidute, Txinak Uïghur etniako jendeerijasanarazten duen zapalkuntzagatik.
Txinako ipar mendebalean bizi direnUïghur populuko 11 milioi bizitzaileakmusulmanak dira eta azken 4 urte hauetan,zapalkuntza gogor bat jasaiten dute.Horietarik anitz bortxaz atxikiak dira etalanean arrarazten dituzte "berreziketa politikoko"kanpamenduetan. 500.000 dirabortxaz kotoi produkzio zentroetan enplegatuakdirenak, Xinjiang eskualdean,han ekoiztua delarik munduko kotoi produkzioarenparte handi bat, bostetarikbat.
Urtarril hastapen huntan, barneko seguritateazarduratzen den Washingtongo Estatukoidazkariak "esklabotasun moldemodernoa" salatu du, eta Xinjiang eskualdetiketortzen den kotoiarekin eginakdiren produktu guziak ez gehiago inportatzeaerabaki du. Bretainia Handiko etaKanadako Gobernuek ere jakinarazi dutelan bortxatuaren bitartez eginak direnproduktuak ez dituztela gehiago onartuko.Begistatuak dira ere, gisa berean,Uïghurrek bortxaz bildu behar dituztentomateekin eginak diren kontserbak, saltsaketa beste.
Blokatze mehatxuak Zaho Lijianek salatuditu, Txinako kanpoko aferetako ministeritzakoboz eramaileak, informazio faltsuetanoinarrituak direla eta Uïghurrenlan bortxaturik Xinjiang eskualdean ezdela erranez. Bainan lekukotasun anitzekerran ofizial horiek ezeztatzen dituzte.
Europak, bere aldetik, azken 7 urte hauetan,Txinarekin inbestizamendu edo inbertsioplangintza zabal bat negoziatzenari zen. Joan den abenduan eztabaidakizan dira giza eskubideen garrantziariburuz, bainan azkenean, Europak onartudu txinatarren hitz erdi hutsa: NazioartekoLanerako Erakundearen konbenioakberretsiko dituela.
Norbaitek zioen bezala, txinatarrenpromesek entzuten dituztenak, soilik engaiatzendituzte.
.205418.jpg)










.201352.jpg)

