Herriz Herri - Zuraide (L) | 2021eko Urtarrilaren 21a

Urte berria

E.A

Herriko denda zaharena botaia
Herriko%20denda%20zaharena%20botaia

Urte berri hunek zer ekarrikoote dauku? Agian 2020ak gauzatzeaahantzi dituen guziak!Esperantza on guzieri!Bizpahiru aste 2021. urteansartuak girela, usaiaz kanpokogiroan. Nehork ez daki nolakoaizanen den! Nahiz eta batzu aridiren erran eta erran aitzinetikzer ekarriko duen!Erran gabe doa denak erneegon beharko girela eta gureibilmoldea berriz pentsatzeahobe dugula, ororen onetan.Gure herria hasteko hartzarengisa neguan erdi lo dabil. Iniziatibapribatu batzu eskuinezker agertzen dira: hala nolaargazkiak dion bezala errebidebazterrean den herriko dendazaharrena arrunt lurrera botaiazan den. Primadera huntan loratukozaiku eraikuntza berria,gazteen eskuetan.Indar sakona irakurle guzieropatzen diegu, denek baliatzekogisan, haatik gure nortasunazainduz.Gauden mentura hortan!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016