Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021eko Urtarrilaren 21a

Donibane Garazi

Donibane%20Garazi

Herriko Etxearen agiantzak

Gaurko egoera ikusiz, lehenaldikoz Herriko Etxeak bideobaten bidez agiantzak eskainiditu. Laurent Inchauspeauzapezak eskertu nahi izanditu Covid-19 garai huntanlaguntzaile eta langile guziak,gogoan zituela saltegiak,ostatuak eta elkarteak larrikihunkiak izanez.

Ondotik 2020an herrikokontseilua berritua izanez,hautetsiak antolatuak eta motibatuakdirela hauteskundegaraian aipatu programa plantanjartzeko.Proiektuak azaldu ditu, horietan:Vauban zinegelakosartzearen berritzea, lehengopizinan espazio berri baten antolatzea...eta astelehenetakomerkatua balioztatzea. Bururatzeanherriak "Biharko hiri ttipia"labela eskuratu duela abisatudu, Estatuko laguntzak eskuratukodirela donibandarren ingurumenahobetzeko.

Suhiltzaileen harat-hunatak

Aurten usaian ez bezala, suhiltzaileekurteko agiantzak ezdituzte eskaini ahal izan. Jean-Louis Castet Garaziko suhiltzaileenarduraduna damutzenda, Garaziko auzapezen eskertzeko,bai eta urtean zehar hildiren suhiltzaile ohien agurtzekoparada emana baitzen. 2020anJean Amestoy eta GabrielArrayethorietarik izanen ziren.Jaz Garaziko suhiltzaileak 419aldiz deituak izan dira. Bestalde,gertakari handiena kasernaberriaren estreinatzea izan da.Berri onetan, urtean zehar gaztebatzuk sartuko dira.

Txertatze zentroa

Prefeturaren eta ARSen baimenariesker, Laurhibarreko gelan,Donibane Garazin txertatze zentrobat ideki da, urtarrilaren 18tikgoiti abiatu da.Hitzorduak hartzen dira 05 5937 99 75 zenbakira deituz, astelehenetikostiral arte (9:00-12:30eta 14:00-17:00), edo internetenbidez, doctolib.fr edo santé.fr webguneetan. Txertatzeakarratsaldetaneginen dira.Herri guzier idekia da, lehentasunaduten pertsoneri, errannahi baitu 75 urte baino gehiagodutenak. Bai eta 50 urte bainogehiago duten osasun profesionalerieta arrisku handiko patologiaduten pertsoneri.Jadanik birusa ukan dutenek3 hilabetez txertoaren egitekogoaitatu beharko dute.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016