Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Urtarrilaren 21a

Uztaritze

Kotillunak taldea
Kotillunak%20taldea

Publikoaren kontsulta berri

Abenduaren 15ean Pauekoprefetak hartu erabaki batenondotik eta haren gauzatzekoHerrikoEtxeak jakinarazten du4 astez, urtarrilaren 15etik otsailaren12a arte, publikoaren kontsultabat antolatua izanen dela.Albert Toffolo enpresak du galdeaegina prefeturari plataformabaten xutik emaiteko, bizigabekoondarkinen ustiatzeko etaondotik baloratzeko. Plataformahori Uztaritzen Mentaberrikobidean 268 zenbakian finkatualitake eta toki horren ahalmena200.000 m3rena da. Bizigabekoondarkin horiek dira gehienikeraikuntzetatik eta bizitegienberritzetik ateratzen direnak:harri, betuna ondarkin eta lanjerrikgabeko mineral desberdinak.Ingurumena zaintzeko enpresaknahi ditu lehen bateanondarkin horiek bildu eta ondotikttikitu, xehakatu, bahetu etaberriz baliatzeko gisan ezarri.Hortarako behar diren makinaktokian emanen ditu. Kontsultahorrentzatdosierra HerrikoEtxeanfinkatua da eta ikus daitekehau idekia den tenoretan:astelehenetik ortziralera (9:00-12:30 eta 14:00-17:00); larunbatetan(8:30-12:30). Norberaktokian izanen den erregistrobatean bere oharrak emandezazke, datua bukatu arte.Nahi duenarentzatahala badaere bere oharrak prefeturarazuzenean helarazteko, elektronikohelbide huntara: pref-amenagement@pyrenees-atlantiques.gouv.fr. Prefeta boteredunbakarra da, azkenean erabakiahartzen ahalko duena.

Kotillunen ibilaldiak

Ihauterien garaia hurbiltzen aridela, Kotillunak taldeak, Kuttunelkarteak kudeaturik bere sasoiberria hasi zuen joan denabenduaren 20an Uztaritzekokarriketan ibiliz, zehazki Purgueta Hiribehere auzoetan. Berenfuntzioari jarraitzeko, udaberriaetorri artean, ondoko asteetanbazterretako mamu txarrakuxatzenarituko dira Kotillunak.Huna nun ibiliko diren: urtarrilaren17an Arruntzan,24anJatsun, otsailaren7an Hiribeheren,14an Heraitzeneta 24anPurgun. Gaurko sanitario egoerarengatik,ibilaldi onak desiratzendizkiotegu


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016