Herriz Herri - Luhuso (L) | 2021eko Urtarrilaren 21a

Luhuso

Lurdes Goikoetxea
Lurdes%20Goikoetxea

2020: Urteko egoera zibila

Herriko Etxeak urtero bezalaherriko aldizkaria publikatu du,ondoko astean berri gehiagoemanen dugu. 2020an egoerazibila hauxe izan da:Sortzeak: Luken Bardol;AnttonSaint-Pierre; Diego LeBars Mayor; Naomie, MichelleMoutard; Malen Mercapide;Idoia Olhagaray Berrouet; Mia,Hélène, Amaia, Zarah Ignace;Luma, Pantxika, Laura Alzuri.

Herioatzeak:

Frédéric Haran;Thérèse Bisquey; Pierre DominiqueIthurralde; Lurdes Goicoechea; Maryse, PierretteLatapy.

Ezkontzak:

Matthieu RogerEscolano eta Anaïs Heguy.

Heriotze - Agorrilarren24an, 59 urtetan LurdesGoicoechea zendu zeneritasun bortitz batenondotik. Karia hortarabertsu bazuk idatziak izan dira.Doluminak helarazten dizkiogufamiliari eta partikulazki Patoxbere senarrari eta Xania berealabari.Uztaritze

LuhusoLurdesGoikoetxeaUriartegogoan

Agorrilean utzi gintuzun

minbiziak eramanik

Eta geroztik, Covid-a gatik,

ezin egin juntatzerik...

Baina halere, Lurdes maitea,

gu baitan zaude bizirik

Eta zuk ere, so egiguzu,

zeru goren-gorenetik

izar ederren artetik!


Patox eta zuk etxe berria

zenutelarik altxatu

Xania alaba, gure haurrekin,

ikastolan baitzen sartu

Solastatzeko parada ona laster

zitzaigun agertu:

Paregabeko ama zinela,

hortaz ginen konturatu

eta lagun bilakatu!


Hegoaldean sortua zinen,

Arratzu herri xumean

Eta euskara, oroz gainetik,

zeneukan zuk bihotzean

Baikorra zinen, mendizalea,

beti omore onean

Zure argiak bazuen indar,

finka gaitzala lanean:

euskalgintza alorrean

2020/12/7an


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016