Hegoaldean | 2021eko Urtarrilaren 21a

Koronabirus

COVID-19aren pandemia EuskalAutonomia Erkidegoan hirugarrenolatuan sartu dela dudarik ez daazken datuak ikusita. Eusko JaurlaritzakoOsasun Sailak zabaldutakoinformazioaren arabera, positiboenkopurua emendatuz doa.Ospitaleratzetan izan den gorakadaere nabarmena da. 3. olatuarenoldarrak agintariak behartzen dituneurri zorrotzagoak hartzera. Halaere hetsialdiaren erabakia ahal bezainbatbaztertzen saiatzen dira.

Hetsialdiak

Aplikatuak dira kutsatze kuotagainditzen duten herrietan. EuskalAutonomia Erkidegoko 20 udalerrihetsi dituzte: 8 Gipuzkoan, 9Bizkaian eta 3 Araban. Herri horietan,herritarrak ezin dira ondokoherrirajoan, ezin dute tabernariketa jatetxerik ireki eta ez da eskola-kiroleko entrenamendurik egongo.Jarduera hori gainerako udalerrietanberreskuratu da, EuskoJaurlaritzak hartutako azken neurrienartean jaso dutenez.

Etxeratzeak

Frantzian egin bezala, hamarrakbeharrean, zortziak edo seiakezartzea Urkullu lehendakariarigustatuko litzaioke. Batzuek proposatzenduten erabateko konfinamenduraheldu baino lehen,Nafarroako Gobernuak ordubeteaitzinatu du ostalaritza hestekoordua, 22:00etatik 21:00etara,eta terrazetan erretzea debekatudu.

Txertoak

Erkidegoan, Covid-19arenkontra Pfizer-BioNtech konpainiakekoitzitako txertoaren bigarrendosia jartzen hasi dira



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2021/01/21

Hirugarren gradua Troitiñori

Antton Troitiño preso donostiarradatozen orduetan aske gelditukoda, Etxerat presoen senideenelkarteak jakinarazi duenez. Gaixotasunlarri eta sendaezina du etaEstremerako espetxean da.Auzitegi Nazionalak hirugarrengradua eman dio Troitiñori, bereosasun egoeragatik. Autoarenarabera, Troitiñok "oso gaixotasunlarri eta sendaezina du, eta neurriaringarrien bidez baino ezin datratatu, beraz, espetxean egoteak,horiek zaildu ditzake".Bestalde, beste behin, larriki gaixorikdauden presoak berehalaaske uztea Etxeratek eskatu du.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/01/21

Olatz Garamendi: "Jaurlaritzak espetxe-legea betearazi"

Olatz Garamendi GobernantzaPubliko eta Autogobernuko sailburuakdionaz, ez da Eusko Jaurlaritzaknahi duen bezain "azkar"aurrera egiten Estatutuen transferentzienlehen blokearen negoziazioetan.Gobernu zentralarekinhitzartutako egutegiaren arabera,martxoan gauzatu beharko lirateke;eta "martxoa izkinaren bueltandago, baina hitzartutako egutegiada egun dugun agertokia".Sailburuak presondegien transferentziariburuzko xehetasunengaiaz azaldu duenez, "espetxeaketa presoen bizitza antolatu ahalizango ditugu, eta gure tratamenduedo laneratze-politikak bideratu,birgizarteratzea errezteko". "Espetxelegedia betearaziko dugu",gaineratu du."Autogobernua pertsonen ongizatearenaldeko urratsa da", azaldudu Garamendik, "eskumen batgauzatzea da helburua". Presoakazkarrago gizarteratzeari buruzgaldetuta, "Legedia Estatuarenesku jarraitzen duela eta gukexekutatu egingo dugula" errandu. Hala ere, eskumena Justizia,Berdintasun eta Gizarte EkintzaSailean sartuko dela, aurreratu...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/01/21

Felipe Gonzalezek GALekin lotura izan duen ikertzea eskatu du Pili Zabalak

Felipe Gonzalez Espainiako Gobernukopresidente ohiak GALekinizan dezakeen lotura ikertzeaeskatzeko galdea aurkeztu duPili Zabalak, Gipuzkoako Prokuradorearen.GALek Joxi Zabalaanaia hil zion. Gipuzkoako Prokuradorearenaurrean aurkeztutakoekimenean, ikerbidea abiatzeaeskatu du Zabalak, "Felipe Gonzalezsalatzeko aukera dagoenargitzeko, ustez GALen bitartezatentatuak eta desagerpenak bultzatzeagatikedo Gobernuko presidentekarguaz aprobetxatzea, gizaeskubideen urraketa larriak onartu,finantzatu ala estaltzeagatik funtserreserbatuen bidez".

1984an CIAk egindako txostenagogora ekarri du Zabalak idatzian.Gonzalezek "terroristen aurkalegetik kanpo borroka egitekomertzenario talde baten sorrera"bultzatu zuen, CIAren arabera.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/01/21

Ezenarro: "Iraganean gertatutako eskubide urraketa bidegabea izan zen"

Aintzane Ezenarro, Gogora Memoria,Elkarbizitza eta Giza EskubideenInstitutuko zuzendariarenhitzetan, "duela gutiko iraganaribegiratzea zailagoa da, bainaasmatzeko modu bat dago: perspektibaetikotik abiatzea". Zentzuhorretan, "iraganean gertatutakoedozein oinarrizko eskubide urraketabidegabea izan zen", azpimarratudu. Ezin da etorkizuna"amnesian" eraiki, "zulo etiko" batsortzen delako, adierazi duenez.Euskal gizarteak "iraganari modubateratuan begiratzea" merezi du,"gertatutakoa bidegabea izan zelaerran ahal izatea, ez soilik berrirogertatu behar ez dela adieraztea",gehitu duenez.

"Etorkizuna amnesian ezin delaeraiki argi dugu, oso arriskutsuaden zulo etiko bat sortzen duelako.Akordioa iritsiko da, etorkizunaamnesian ezin dela eraiki argidugu", errepikatu du.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/01/21

CAF eta Bombardier enpresek: kontratua Parisen

RATP eta SNCF garraio enpresekCAF konpainia gipuzkoarraeta Bombardier kanadarra aukeratudituzte Frantziako hiriburukoRER B lineako 146 tren egiteko.Parisko iparraldea eta hegoaldea lotzen ditu linea horrek. Proiektuhorrekin, 2.560 milioi euroko lankontratua lortu dute. CAFek oharbaten bidez jakitera eman duenez,Parisko metropoli barneko RERsarearentzat, CAFek egiten duenlehen proiektua da. Sare hori Europaosoko garraio administraziohandietakoa da.

Asmoa da 2025etik aurrera Pariskoauzoetako trenen bigarrenlinea erabiliena berritzea, RATPeketa SNCFek aurreratu dutenez.Hiriko iparraldea eta hegoaldeaez ezik, Orly eta Charles de Gaulleaireportuak ere lotzen ditu RER Blineak.

Hamaika eguneko epean sinalezakete kontratua, helegiterik ezbadago.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/01/21

AP-1 eta AP-8 autobideetako bidesariak

AP-8 eta AP-1 autobideetako bidesariak,Gipuzkoan %3,5 kariotudira, azpiegitura horiek mantentzekolanen kostua dela eta.Gipuzkoako Batzar Nagusiekonartu egin dute urtarrilaren 1eanindarrean jarri zen Foru erabakia.Ekimena EAJk eta PSE-EEkbabestu dute; PP abstenitu daeta EH Bildu eta Elkarrekin Podemoskontra agertu dira.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/01/21

ELAk euskal sektore publikoan greba deialdia

ELAk otsailaren amaieran euskalsektore publiko osoan greba egunbat deitzea gainerateko sindikatueiproposatu die, aldi baterakokontratua duten 50.000 langile publikoakkontsolidatzea eskatzeko.LAB, CCOO, UGT, Steilas, SATSEeta ESK sindikatuekin egin duenbileran proposamena sindikatuakaurkeztu du. Mobilizazioen egutegibaten alde egin du, EuskoJaurlaritzak eta alderdiek "benetakourratsak eman ditzaten sendotze-prozesuak antolatzeko eta,horrela, behin-behinekotasunarengaitzak kaltetutako 50.000 pertsoneklanpostua kontsolidatu dezaten".


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/01/21

Elektrizitatearen prezioak gora egin du

Elektrizitatearen handizkako prezioakgora egin du, Filomenaekaitzak eragindako hotz uhainarenerdian, eguneko erreferentziarenerrekor historikoa ezarriz:94,44€ orduko megawatt bakoitzeko(MWh). Sektoreko iturriekadierazi dutenez, elektrizitatearenprezioen emendatzeko hainbatfaktore metatu dira; hala nola,hotz-uhainak eragindako eskariareneta karbono dioxidoaren prezioengoratzea eta gas naturalarenkotizazioa.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/01/21

Altsasuko gazteen defentsak Europako Auzitegira

Altsasuko auziagatik zigortutakogazteen defentsak hainbat helegiteaurkeztu ditu Giza EskubideenEuropako Auzitegian, senideeksare sozialen bidez jakinarazi dutenez.Espainiako Auzitegi Nazionaleanegindako prozesu judizialeanoinarrizko eskubideak urratu zirelasalatu zuten hasieratik, baina AuzitegiGorenak ez zituen ikertu, etaondorioz joan den azaroan Estrasburgorajotzea erabaki zuten.

Amaia Izko abokatuak azaldu duenez,hiru helegite aurkeztu dituzte.Alde batetik, Altsasuko gazteenkontrako prozedura berme juridikorikgabe egin zela salatu dute.Ildo horretan, instrukzio faseandefentsaren aurkeztutako hainbatfroga eta lekuko onartu ez zituztelagogoratu dute. Bestetik, kasuaeraman zuen Concepcion EspejelAuzitegi Nazionaleko epaileareninpartzialtasun falta salatu dute.Guardia Zibileko koronel batekinezkondua da, eta erakunde armatuakMerezimenduzko Dominaeman zion. Defentsako abokatuekhasieratik erran zuten ez zela epaiketarakoegokia...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/01/21

Hobe segurki

Frantses telebistak goizetikarratsez du kasik beste solasik,gauaz ere berdin naski, denakxertatuak behar gintazkeelalehenbailehen. Gobernuak ere alde bat kantu bera! Ateratuxerto horiek zinez onak badira,hobe segur anitz jende xertatzenbada ahal bezen laster etagisa hartako apailuak badiraegia erran, ez beti haatik entzutenditugun prediku horien araberakoak.

Joan den asteburuhortan oraino, Euskal-Herribarne hortako xahar-etxe batean,nehork ez zioten aipatuaere xertatzerik, horrek ez ote duerran nahi gauzak untsa emekidoatzila? Frantziak beranta bilduadu eta orain ernatu beharez besteen gibeletik egoiteko.Harrigarri da gobernuburuaere zoin aise mintzo zen joanden egunean, beti erabaki egokienakhartu direla eta beharzen tenorean! Ez direa soberaaise lerratzen hor gaindi denaespantu artzerat, beren buruarikonplimenduka? Beste arazobat ere bada hor nunbait, jakinda xertoak ez direla behin ustezuten bezen laster heldu,...

Irakurri segida

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016