Kostaldean | 2021eko Urtarrilaren 21a
Agiantza kartsuak Ziburun
Beste herri anitzetan bezala,agiantza-bilkura berezirik ezda egin aurten Ziburun ere,ez segurik usaiako moldean,hautetsien ondorat bilduz besteakbeste herriko elkarteburuak.Bilkura bat izan da halere,frango murritxa nahitez, iragandena lehengo tenisgunean eraikibilgunean. Artetik erraitekobilgune horrek ez du orainoizenik eta batto eman beharkozaio. Eskerturik Herriko Etxeakdituen langileak eta berezikiizurriteari ihardukitzeagatikbermatzen direnak, EnekoAldana-Douat auzapez gazteakgai asko aipatu ditu.Hitzeman du diru laguntzabereziak izanen direla berenerosketak herriko saltegietanegiten dituztenentzat, ikusizzoin egoera latza jasaiten dutensaltegi horiek.
Arrangura nagusietarik batto,herriak behar duen lur-moldaketa,PLU delakoa, ahal bezenmoldez akulatzea ondoko hilabetehorietan. Herriak badu holakobaten beharra. Aspaldiangabe baitago, batean hau delaeta bestean hura dela. Lur-antolaketahori behar litake berazlehenbailehen pikoan ezarri.Nihundik ahalaz urte hau bururatuaitzin, nahiz lan handiaden eta arras zaila. Denboraberean, aurkeztuko da ere hiribarnearibeste hats baten emaitea.Aurkeztuko da ere Kurutze-Gorri eta Aristide-Briant biikastegien batetaratzea, Aristide-Briant eraikinari bere itxurabegiratuz bainan toki hortan bizitegiberri andana bat eginez.Ikusi behar nun plantatzen ahallitakeen Kaxkarotenea ikastola,den tokian ez duena gehiagoaski leku. Oroitarazi du erepasabide berezi bat egiten ahallitakeela oinezkoentzat, Ziburueta Donibane elgarri errexkiagolotzeko nolazpait, bi herriak jaharremanetan xede horren gauzatzeko,Euskal-Elkargoa erepartaide, Ziburuko komentu xaharrentzatbezala, ahantzi gabeZokoako gotor-lekua. Bestaldeoraino, auzapezak aipatu dubatzorde berezi zonbaiten lastermuntatzea, dela auzoaldeka,tokian tokiko behar-orduaknun zoin diren hobeki ikusteagatik,batzorde bat ere euskarareneta euskal kulturaren sustatzeko.











