Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Urtarrilaren 21a
Senpere
Ganex
Agiantzak prentsaren bitartez
Aurtengo egoera sanitarioa ikusiz,anitz Herriko-Etxek egin dutenbezala Senperen ere prentsagomitatua izan da irakurleeriagiantzen helarazteko. Ororengainetik, auzapezak bi hizkuntzetandesiratu ditu, urgentziadelakoan, osagarri on, elkartasunaeta lasaitasuna, hitz hauekingogoratu ditu komertzio,lantegi,kultur eta kirol munduek zeregoera mingarria jasaiten duten.Jadanik herriko kazetan agertzendiren puntu anitz azalduditu, bainan gaur egun zalantzandira asko proiektu, tunelarenitzaletik argira ateratzekoan,emeki emeki gauzatuko direnak.Halere bi egitasmo nahi luzketelehenbailehen martxan ezarri,kartierretako kontseiluak, baitaneurtu elkarte eta egituren beharrakhautetsi, herriko langileeta herritarren parte-hartzearekin.
Udako lan eskaintzak
Udako sasoinari buruz, urterobezala, Herriko-Etxeak 18 urtezgoitiko gazteak kontratatu nahiditu, zerbitzu desberdinetanaritzeko, hala nola aisialdia zentroan,lakuaren garbi lanetan,pedaloak, auto aparkatze, berdegunetaneta abar... Baldintzetan,ekainaren 25a aitzin 18urte bete beharrezkoa da, langalderaren dosierra Herriko-Etxean eskuratzen ahal da edoaccueil@senpere64.fr gunean,xehetasun guziak bil litazke.Martxoaren 1ean galderen azkenepea da, beraz erne ibili.
Idazle berri bat
Senperen ezagutzen duguJacob deitura, hemen ez daBibliako patriarka bainan hobekiSud-Ouest egunkariko berriketaria:Thierry Jacob. Huna gaurbere semea Marc, idazle lanetanhasi dela konfinamenduabaliatuz "Basque et confiné"bere lehen obraren plazaratzeko.Iduriz umoretsua litaike anitzhitz jokorekin, eskuratzen ahalda Leku-Ona saltegian, marcjacob64@hotmail.fr e-maileanbidez, baita 07-71-07-71-59 deituz,prezioa 15€.
Heriotze
Joan den astean bi heriotzekherria jo dute eta hauen elizkizunetanjendalde pollita bildudute.Jean-Michel Lamothe goizegijoan da, 54 urterekin, hunenbizitza gorabeheratsua izan da,gazte zelarik istripu larri batekharrapatu zuen, gertakari horrekbere ibilbidea baldintzatu du.Handik lekura luzaz lan egin duaitaren garajean autoen kontrolakeginez, aintzirako sarreran.Bigarrenik, Jeanne Paris sortzezZuraideko Bergara 90 urtetan,senpertarrek ongi ezagutu duguluzaz elizako organoa erabiliduelakoan.Heriotze hauek hunkitzen dituztenbi familieri, senide eta adiskideguzieri, dolumin bizienak.
Igandeko meza EITB-en
Joan den igandean bezala,heldu denean eta bertzekoanSenpereko mezaren emanaldiaagertuko da EITB-ren bitartez(10:00). Karia hortarat, grabaketaegina da bezperako mezan(16:00), parropiaosoa gomit daeuskarazkozeremonian partehartzera. Dakitanaz, lehen aldianjendetza bildu da, ea bertzetanerantzun berdina ukanenduen.
.201726.jpg)










