Orotarik | 2021eko Urtarrilaren 21a

"Propriété individuelle" delakoa, gure zatikazale eta ahülzale balitz?

Beñat Etchebest Etxalde elkarteko lehendakari

Amets bat saldürik izan zaikü: Lüzaranaterbe baten segürtatzeko, behardügü hartaz jabe edo "propriétaire"jarri. Hau da ezinbesteko bizi xedea!Bena, gure aita eta amek 15 urte igaraitenzüelarik beren etxearen pakatzeko,gure haurrek 25 urte behardüe.

Baionako "Table du soir" mahainealahüllantzen xahar eta gazte. 2018konegüan, lau bizizale kostaldeko etxeederren arteko bidexketan hiltzen.Aurten, biga. Ber esküaldean, hiruehün bat jente kontatürik izan da,negüan, autoetan lo egiten. Herenaklana düalarik, bena gütiegi irabazten,alojamentü baten ükeiteko.Hori zergatik?

Axolbe segürtatü baten ükeitea zinezkarioegi da, jente hanitxentako. Laneanperestü. Musde beharrek aspaldianzühürki bizitzen erakatsirik etaez heltzen jenteki bizitzen. Familietan,etxekoen azken orenak jo düalarik,aurrideak ez dira aski diharüdün batakbesteen parteen erosteko. Haütüezean, bortxatürik dira etxondoarensaltzera. Bakoitxak ordüan egoitzaberri bat erosten, merkeago denleküan, kostaldetik 10 kilometretan.Ondoko belaünaldiak orano 10 kilometrazbarneago joan beharko düalarik,artean prezioak goratü beitirade!Nola sinets?

Ber denboran, ezin asmatüzko gaüza,laborari etxeak orano hor dütügü.Igaran baten jakile eta, agian, gerobaten etsenplü. Laborari etxeakez dira saltzen, bena bai ondokobelaünaldiko joanarazleer igaraiten.Eüskaldünek ez züen jabetzaedo "propriété" delakoa asmatü, ezzüen haren beharrik. Oranokoan laboraribalin badügü gure üngürüetan,transmizione sistema horri esker da.Gure herriko merkatüetan, orano jakihonik edireiten badügü, etxeen transmizionehorri esker da.

Edozoin etxebizitzako ber sistemaeraik genezake?

Bai. Zinez sinpleki, jabetza edo "propriété"delakoaren kültüra ontsakonprenitüz geroz. Alde txar hanixkoerakusten deizkü azken urte horietan.Zonbaitek dioie ezbeharrak horradirela nahigabetarik. Matematikek,aldiz, erakusten deiküe kanpoan loegiteko mezperan oro bagirela.Eüskal Herriko bizizale güziek aterbesegürtatü bat merexi düe. Miarritzejentez hüstetik, gure haurren alojamentüensegürtatzeala, algarrekinbide badügu egiteko.Geia ontsa jorratüz, mintzatzez, etaalgar konprenitzez, elkibidea eraikikodügü.

Etxalde alkarteak web sareko mintzaldibat eskentzen deizüe. Barantailaedo otsailaren 1ean (18:30).Lotüra hau zabaltzez: https://meet.jit.si/etxalde. Artean haboro jakin nahiz:www.etxalde.euDenek algarrekin, badügü zer egin!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2021/01/21

Epelodondoren xokoa:ARGI DUGU

Epelondo

Presoen aldeko urtarrilaren 9ko arrastiri iluminatua ederkipasatu da. Dudarik gabe. Bi mila jendek hotza desafiatu zuten,kartzelan diren euskal presoen hurbiltzea eta eri direnak zuloetatikateratzea galdatzeko. Frantses eta espainol estatuek aldarrikapenhauek entzunen dituztela espero dut. Bide horretatik hasiak dirajadanik, familien iritziz abiadura urriegia den arren. Bakar batzuekamnistia eskatzen dute, 1977ko hegoaldeko trantsizioarendenboran bezala.

Badakit, irakurle zenbait harrituko dituztela ene hitzek,baina amnistiarena ez zait hain egokia iruditzen. Aburu bat baizikez da. Alabaina, ETAren 50 urteko ekinean, bizia galdu duten etaetsaiak deitzen genituen jendeen memoria ahanzten balitz bezalaekingo genukeela erran nahiko lukeelako. Ez dugu egiten ahal,deus gertatu ez eta mende erdiko sarraskien biktima bakarrakgureak bailiran. Soa, armaren mihia bulkatzen duen eskukobehatzean datxikagu, balak hunkitzen duen jomugari...

Irakurri segida

Orotarik | 2021/01/21

Hegoalde eta Iparraldea zeharkatzeko pasabideak hetsiak

Aitzineko ostegunez geroztikDepartamenduak, Euskal AutonomiaErkidegoak eta NafarrokoParlamentuak erabaki dute Hegoeta Iparraldearen artean pasabidebatzuen hestea. Hendaian bi gunedaude, Itsasoko Ontzia eta MerkantzienZubia, Sarako Lizuniaga,Lizarrietako lepoak eta Berruetakobidea, Larrañeko Iturzaetakolepoa, Baigorriko Izpegi lepoa etaAldudeko ibarreko pasabidea. Aldizpasatzen ahal da Hendaiako SantiagoZubitik eta Biriatuko sarbidetik,Ibardin, Dantxaria eta Arnegi ereidekiak dira.

Noiz idekiko diren ez da finkatuaeta "terrorismoaren kontrako borroka"indartzeko dela errana da.

Ihardukitzeak

Berri hori jakitean EHBai eta EHBildualderdi politikoek ageri batenbidez: "Honek, nazio gisa ditugunurradurak eta arrakalak areagotukoditu. Frantziar eta espainiarestatuek beraien izaera uniformizatzaileasendotzeko baliatuko duteegoera hau" salatu nahi ukan...

Irakurri segida

Orotarik | 2021/01/21

Itsas Bazerretik:Itsas lizeoaren formakuntzak aipagai

Itsas%20Bazerretik:Itsas%20lizeoaren%20formakuntzak%20aipagai

Itsas Lizeoko irakasleak hurbildudira, 4. eta 3.eko ikasleeihaien formakuntzak aurkezteko.

Lehen parte batean, ItsasLizeoak proposatzen duenazerrendatua izan da. Hala nola:

- CAPtik Bac Prora (4 urtez)

- Bac Pro Maritime delakoa

- Profesional ikastaldiak proposatuakdira: 2 astetakoak eta18takoak

- Helduen formakuntzan aridirela ere bai.

Ondotik elektro-teknika arlokoarduraduna den Daniel Darantcettekhitza hartu du. Mekanikarinagusia izan da 20 urtezeta orain irakaslea bertan. Bibideo erakutsi dizkie solasaabiatu aitzin: Ferry itsasontzietakoeta arrantza itsasontzikomekanikarien arteko desberdintasuna.

1-Ferry itsasontzietako mekanikarinagusia ontziaren aspektuteknika guztien arduradunada, motore printzipalak ontziarenbihotza baitira....

Irakurri segida

Orotarik | 2021/01/21

HAZIAK LORATZEN: Euskaraldian bizia haztatu

Philippe A. B2 maila Baionako AEK Gau Eskola

Euskaraldiaren karietara, AEKnbi animatzailek tailer bat proposatuziguten. Bazirudien "oasi"batean geundela! Joko trebeenbidez, euskarari diogun atxikimenduaaztertarazi ziguten,gure baitan sarrarazi gintuzten,hots, introspekzio unea izan genuen.Saioaren helburua ez zeneuskara ikastea, mintzatzea edopraktikatzea, euskara erabiltzeantopatzen ditugun oztopoezberdinez konturatzea baizik.

Lehen jokoan "Zuendako, zerda euskara?" galderari erantzutean,ondareari datxezkion hitzakheldu zitzaizkigun gogora"sustraiak, altxorra...", eta gakohitzak ere "nortasuna, bizia, etorkizuna...". Gu garena du hunkitzeneuskarak -bistan dena- etadaramagun familia historia ere:gurasoek transmititu digutenala ez, euskara sustraitu zaigunala ez. Pausa daitekeen galderada: zer balio ematen diogun,ikaragarriko abantaila eta aberastasunada ala zinezko pisuaeta traba?

Bigarren jolasean,...

Irakurri segida

3577. zbk

Gure Hitza | 2021/01/21

Bi kausera janez

Ihauterian gira. Xo, ez niz sartuko anitzek ezintrenkatua daukaten eztabaida hortan, ihauterianoiz hasten den. Ikusmolde desberdinak badiraalabainan. Batzuentzat ihauteria hasten da neguburuegunean, beste frangorentzat Eguberriz,Urtatsez edo Trufaniaz. Gisa guziz, hasia daberaz, urtarril erditsutan baigira. Bainan nolakoihauteria? Hori besterik da, ikusiz nolako gironahasia dugun. Ihaute bestarik egiten ahalkodea denen buru? Anitz tokitan ezetz diote, etsibat hartua dute oraidanik, untsa gogoetagarribaita hori ere. Kondutan hartuz zonbat nahigabepisu baden beraz izurrite hits horrekin,joan den egunean hauxe zion hazpandar emaztexahar batek: "Hori ere behar ginuela orainoikusi gure bizian!" Eta bai, hori ere ikusi behar!Ikusi eta jasan.

Ihauteria arrunt murritxa dugu beraz. Usaianhoinbeste besta alegera izaiten zelarik. Bi kauserabederen jaten ahalko ditugu agian, ihauteriaagurtuz, eta esperantzarekin egun hobeakez direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016