Gogoa hazi | 2021eko Urtarrilaren 21a
Miraila
Balenttin gaztea, AmaiurretikBaigorrira doalarik, mendiz mendi,gauak harrapatu du. Ibar galduhontako bordan, senar-emazteadineko bikoteak eman dio aterbea,gaualdirako.
Goizean argia gabe, Balenttin,iratzarri orduko jeikia da: "Ño!Hemendik laster behar diat lekutu.Zahar horiek orenak atxikikonaitek eleketa." Zoladurako bitaulen zirrikitutik, peko sukaldekoargia ikusi du. Begi bat menturatueta: "Jadanik jeikiak gure zaharrak!"Supaster bazterrean, aldebatetik, nagusi xaharra gatilu batihurrupaka, bestaldetik, emazteasua akulatzen...
Esnea edan eta, senar xaharramahai kantoinean jarri da.Emazteak hartu gatilutara batur, isipu ukaldika, senarrari hagunzuriz matelak emokatu dizkio etabizar nabalarekin, pollikiño-pollikiño,bizarra egin. Torratu etaperekatu dio matela.
- Florentino! Ñiñi batenlarru leuna duzu.Florentinok irripar batekinerantzun dio, bizkarra zuzenduz,kopeta fier:
- Maitagarria zira Aines!
Aines jarri da Florentinorenkadiran. Emazte xaharrari, senarrakile mottoa desegin dio etaadats luzea orraztatu, eztiki, luzaz,pazientziaz. Gero, mottoa berrizbiribildu, buru gibelean munttomunttoa:
- Ile finak dituzu, Ainesmaitea!!
Atsoñoari aurpegia loratu zaio.Segur, eder eta galant senditudela Florentinoren hitzetan.
Horiek hola, Balenttin gizongazteak, berantetsia, ganbarakoleihotik jauzian ihes egin du.Baigorrin aferak trenkatueta,kinkail saltegian, mirail txarbat erosi du, opari balios bat bixaharrentzat. Paperez inguraturikeraman du berekin.
Mendian, nagusi xaharra atzemandu etxe aitzinean dailu-mehatzen:
- Ah hor hiza? Balenttin!Pena handia egin daukuk eskapatuhaizelarik deus erran gabe.
- Presatua nintzan. Badutopari bat zuentzat. Torizu.- Milesker. Etzian balio!Haugi barnera, Aines Gainekobordaraantxuekin joana ziaukuk.
Aines ez etortzen eta, gazteajoan da bere bidetik, opariamahain gainean utzirik. Florentinokpapera emeki desegin duelarik,mirailan ikusten duena ez duulertzen:
- Zer mirakulu? Nor diathau? Hau dena aita duk. Aita! Zuzira? Betikoa!
Nola deabru posible da hau?Badakizu, Aita, beti etxean girela.Beste guziak ibar zoko huntariklekutu dira, bainan gu hemengaude etxeari leial. Zoritxarrez,haurñorik ez dugu ukan bainanhala ere ongi bizi gira. Ardiak untsa.Aurten hogoita hamar antxuhaziko ditugu. Bada bazka mendian.Aines mendira joana da.Bat batean oroitu da Aines etaaita ez zirela ongi aditzen.
- Bihar artio, Aita!
Miraila paperean inguraturik,joan da barrukira, zoko-zokoan,belar metaren pean gorderik utziz.
Ordutik, gure zaharra arruntbestelakatu da. Beti pentsaketa.Goibel. Denbora anitz pasatzendu barrukian. Aines beldurtzenhasia da. Barrukiko atea gakatua,barnean entzuten du senarra bereburuari mintzo.Ainesek, barrukian bakarrikgertatu den batez, ikusi du papermuturra belar metaren petik. Ateraeta...
- Zer deabru da hau?Mirailari begira oihuka hastenda:
- Ez nian beste beldurrik!...Gure gizona holako emaztezahar okitu batez agradatua! Atsozahar urdanga, itsusia, sorginzimeldua!!Biharamunean, senarrak, barrukitikateratzean, hor du emaztea,berea golkoan.- Nor duzu emazteki hori?Erradazu begiak begietan?
- Zer derasazu? Ez daemaztekirik hor?Bainan, Ainesi hubildurik,begiak begietan, Florentinok begiñiñikanikusi du miraileko aurpegihura bera. Bere buru propioa. Irrizkarkailaka hasi da...- Aines! Begira ezazu enebegietan. Hurbil-hurbiletik. Begiñiñikanzer ikusten duzu?
- Ha!?
Ainesi irripar bat eskapatuzaio. Florentinoren begi-ñiñikanmiraileko begitarte hura bera ezagutudu.Denboraren bortxaz mirailarenaarrunt ahantzi dute. Berenohizko bizimoldeari lotu dira, elgarlagunduz. Bihotza eta begia betigazte. Ez aurpegia begiratuz,bihotza baizik. Entzun dudanezongi bizi izan dira, beraz ongizendu ere










