Azalekoa | 2021eko Ekainaren 03a
Euskal Herrian ekoiztu eta kontsumitu!
M.O.
Edariaren ekoizteko lantegiagaratu
Aihertar gaztea, 2013an, Bastien Dufau etaPeio Etcheverryrekin, Angelun plantatu zenKupela enpresaren sortzaileetarik da. Esplikatzenzaukun erabaki zutela, Astigarragatikekarri sagarrekin, berek asmatu errezetaplantan jartzea, euskal sagarnoa ekoizteko.Hunen segidan, beste edari batzuen fabrikatzenhasi ziren: arnoa, sangria eta garagardoa.Hortik abiaturik, 2019an XalbatSeosse Oxarangok azaldu dauku enpresahandia sortzeko nahikariarekin eta tokianlanpostuak sortzeko xedearekin BardozenElikatxo lantegia kudeatzen hasi dela.Enpresa hortan fruitu jusak, kola eta edaribixiak ekoizten hasi da. Edariaren lantegiahedatzen ari da, lanpostu berriak sortuz,hartuak diren langile guziak gazteak izanez.
Ekoizteko moldea
Etorri girelarik, ekoizteko lantegian ibili gira,aihertar gazteak esplikatzen zaukun maxinabatzuk berritu behar ukan dituela, inbestimenduhandia eraginez.Atelierra bi zatitan kokatua da. Jusenekoizteko prentsa batean fruituak xehatuakdira, ondotik kate baten bidez, lerroan botiletanbetetzen direla. Beste aldean kola etaedari bixiak dira transformatuak, egitekomolde berdintsuan, kate baten bidez ontziakbetez. Edari horien guzien berezitasuna,industrial ekoizpenen ondoan, fruituakberak duen azukrearekin eginak dira, ezdute kontserbagarririk, %100 fruitu jusa izanezeta gehienik Euskal Herriko produktuakdira.
Euskal Herriko produktuak,Euskal Herrian ekoiztu
Xalbat Seosse Oxarango abentura hortanabiatu bada, erraiten zaukun harro delaeuskaldun izaiteaz eta bide beretik aktibitateahasi duelarik, dudarik ez zuen EuskalHerriko produktuekin, tokian berean ekoiztubehar zela.Edari horiek egiteko, gehienak, bertakofruituak dira erabiliak, sasoiaren arabera,hornitzaileak bertakoak dira, etxeetan dirensagar, kiwi... eta mertxika ekartzen dituzte.Laborarientzat, irabazi gehigarri bat da, ezduena sobera lan eskatzen, beren etxetanekoiztua izanez. Hemen anitz sagarrondoizanez, laborariek fruituak ekartzen dituzteeta Elikatxon ekoizten, berentzat ere erabilgarriakdira.Azken urte hauetan kola ekoizten du, edarihori anitz familietan sartua bada, EuskalHerrian ekoiztua izaiteak garrantzia duelaerraiten zaukun. "Euskola" deitu edariafabrikatzen du. Mundializazio industriarenpean ekoiztua den edariak, kontsumitzekojendeengan aldaketak ekarri dituela sentidu. Etxetako ohidurak aldatzen ari badira,merkatu zabal aldetik oraino aitzin urratsakegin behar direla iduritzen zaio. Gure xokohuntan anitz gertakari direla eta, hemenekoiztu produktuari lehentasuna emaitekobeharra izanez.Gure bisitaz baliatu da abisatzeko bilatzendituztela fruituak, izan laborari edo partikular,interesa duenak contact@elikatxo.com edo 05-64-11-50-36 harremanetan sardaiteke.
Arima... beste edari berria
Izan girelarik, Xalbat-ek azaldudauku beste edari baten ekoiztenhasiak direla, ekain huntanmerkatuan jarria izanen dena.Arima deitu edaria, bi dutemota ekoiztuko dituzte, hotzakedateko gisan: te beltza mertxikarekinegina eta te berdeamendarekin. Dute horiek "stevia"edulkoratzaile naturalarekineginak izanen dira. Horrezgain, abantaila handiak baditu,antioxidatzailea izanez, osasunarentzatonuragarriak dira.Jatorriz Hego Amerikako landareabada, Amikuzen ekoiztuada, beti izpiritu berdineantokian tokiko produktuak erabilizeta kontsumituz. Ekoiztuaden dute hotza, bakarra izanenda frantses estatuan azukrerikgabe fabrikatua dena.
Enpresa garatuz doana
Lan egiteko gunea ttipia izanez,hurrengo urtean bastimenduhandiagoan, Aiherran plantatzekoxedea du. Bi helbururekinfabrikazioa garatzea eta lanpostuaksortzea, enpresaburugaztearentzat azken puntu haugarrantzitsua baita. Pentsatzendu 2023an enpresa berrian hasikodela. Edarien artisau fabrikaziolantegian ekoiztuak direnproduktuak edozein saltegitanaurki daitezke.Beste sail batzutan bezala, plazerda ikustea, hemen bereangazte batzuk aktibitate ekonomikoakgaratzera doazela.













