Herriz Herri - Heleta (NB) | 2021eko Ekainaren 03a
Heleta
Herritarra
Dolu À¢'€'"
Aitzineko astean lagundudugu bere azken egoitzarat DominiqueArotçarena Poxolukoa,zonbait aste 80 urte beteak zituela.Oihanetxerrian sortua zen, aitattipia zelarik galdua. FamiliarekinPoxolurat jin ziren, eskola utziorduko mutil ttipi lanean hasi zen,egia erran laborantxako eskolakGarroa Lekorneko jauregian eginakzituen, Gosteratçou apeza buruzagi.Erran berria zautan: "Oroitnuk oraino ere eman zatan zafraldibatez". Soldadu altxatua izan zen,Albert anaia gehienak Aljerian eginbazuen, Dominiquek ere bere pasaiaegin zuen, etxeratu eta betilaborantxako gogoa zuen. Eskugaindoi bat ukaiteko (erraiten zenbezala), jo zuen Ameriketara, 5urte egon eta itzuli segidaren hartzeko,izpiritu xorrotxa baitzuen,ohartu zen epe hortan gauzakEuskal Herrian ere kanbiatzen arizirela.
Traktur bat tresneriarekinerosi zuen, etxetan, galde tokietaratjoaiteko asko lan motarenegiteko adret bezain atrebituabaitzen. Ildo beretik segitzekoesposatu zen Añamarirekin, hiruhaurreko familia altxatu, semeaetxean segidatu, Poxoluko etxeaerosten zutela.Bai Dominiquek bizi bete bat eramandu, lana uztartuz fedezkourratseri, haren tokiak hutsik egonbehar ote du elizan? Herria astekariakere irakurle bat gutiagodu. "Gauden aitak iduri, fededunlaborari" zion euskaldun gazteriarentzategin hautuak. Bai agianizanen dira oraino gure EuskalHerrian gazteak fededun laborari.Hire etsenplua lekuko hor die. Ezaddiorik Dominique.










