Mundu zabalean | 2021eko Ekainaren 03a
Aberatsak aberatsago
Aspaldiko leloa? Ez dela deus berririk hortan?Alta bururatua ez den osagarri krisiarenondotik jadanik agertzen ari den krisiekonomiko sozial hastapen huntan, Frantziakoenpresa handienak biltzen dituen"CAC 40" famatutik etortzen zauzkigunazken berriek oraino harritzen eta asaldatzengaituzte.
Laguntza publikoa nasaiki bereganatuduten enpresa handiek, joan den urteanatera duten benefizioa baino gehiagoheien akzioduneri banatu dute. Alta, joanden urtean jadanik sekulako ihardukitzeakizan ziren, krisi sanitarioa hasi eta, 64,7miliar euro akziodunen artean partekatukozirela jakin zenean. Ondorioz, krisiarendenboran hainbeste aberastasun diruduneriitzultzea ez zela egokia gobernuaerraitera bortxatua izan zen, eta diru zamaikaragarri horren bi herena, 42 miliar eurohalere partekatuak izan ziren.
Aurten istorio bera errepikatzen ari da,ezin ulertuzko logika berdinarekin, jazkobenefizioen %140 akzioduneri berriz itzuliaizanen baita, orotarat 51 miliar euro,erran nahi baitu irabazia izan den sosabaino gehiago, tresoreriaren parte batbaliatuz.
Denbora berean, krisi sanitarioa hasi denetik,62.500 lanpostu kenduko dituztelajakinarazi dute, 40 enpresa handien horiek.Lanpostu guzi horien erdia, Frantzianberean galduko direlarik.Gobernamenduak, CAC 40-ko enpresahoriek diruz laguntzen segitzen du, ingurumen,sozial edo fiskalitate kontrolik edobaldintzarik finkatu gabe, elkarte anitzekhori fermuki galdegiten zutelarik. Denboraberean, Klima Hitzarmen Herritarrak eginproposamenak, talde hortako enpresapuxantek ez dituzte onartu.
Gainera, dirulaguntza publiko handienak hunkitzen dituztenenpresak dira, paradisu fiskaletangehienik agertzen direnak.Hori guzia ez balitz aski, joan den urtekoudaberrian, sekulako deklarazioak eginziren, elkartasunaren izenean, CAC40-ko buruzagien paga ikaragarriakttipituko zirela hitzemanez.Batzuk hitzemana segitu baldinbadute, bataz besteko apaltzea%8koa baizik ez da izan, 40etarik10ek ez dute deus apaldu eta 7kurtesari handiagoa oraino joan denurtean eskuratu dute.Krisia ez dela denentzat!










.014904.jpg)
