Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2021eko Ekainaren 03a
Izturitze
Zer egoeratan giren À¢'€'"
Pazkoaitzineko astean berri onak ginituenemaiten, titulu hunen pean.Funtsean hala zirenak ez baiginenCOVID-19 eritasunaz hunkiak edobiziki guti.
Pausaleku xaharretxean, egoiliargutiz gehienek eta langile anitzektxertoak harturik deskantsuagoziren, nahiz eritasuna aitzinetik ereez zaioten sartu, 2020. urtean ereez. Aski laster gertatu zen bestelakorik,Pazko inguruan lehen eriakagertu baitziren eta egun laburrikbarne kutsua hedatu. Erabaki zorrotzakberehala harturik: egoiliarrakganberetan egoiterat behartuak,bisitarik ez, eta beste... 30 bategoiliar ez ziren hunkiak izan.Batzuk ospitaleratuak izan zireneta zonbeitek gaitzarekin berenbizia bururatu zuten, ez bazen erebakarrik horrengatik. Langileriaere hunkia izan zen, andana bateriturik. Hauetarik zonbeitek, txertatuakizanagatik, beren etxekoakkutsatzen zituztela. Egun arranguratsueta gogorrak apirilean biziizan zituzten Pausa lekuan.Orain aitzineko bizimolderat itzuliakdira, zorionez. Egoiliarrak berrizjalgi daitezke kanporat ere arodelarik. Bisitak ere berriz haizu.Hots berriz ere berri onak. Agianluzarako.
Herrian ere ostatua zabalik da,kanpoaldean denetan bezala.Denetan ere neurri berezienarintzeari buruz goazi. Hala erekasu egin beharko ez baita bakarriktxertoa aski, nahiz laguntzenomen duen. Agian bai.Artetxean ere jarduerak emekiemeki abiatuko dira: euskarazkoikastaldiak ostegun arratsetan 1.urtekoentzat eta astelehen arratsetan2. urtekoentzat (6:15-7:45),Gexane Oiharzabalekin.










