Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Ekainaren 03a
Senpere
"Kanita Urrats" Mendekostez
Egunaldi eguzkitsu batekin, artisau-artisten erakustaldia herrikopilota plazan iragan da, oraikoanganibeta egileeri emanazen lehentasuna. Salbatoreziragan behar zena, Mendekosteegunera gibeleratua izanda, neurri sanitarioengatik. Argiberdea ukan orduko, aitzinekoantolaketa lanak tarrapatanmuntatu dituzte eta uste bainohobeki eguna itzulikatu da,sekulako jendetzak parte hartuduelakoan. 35 artisauek berenguneak apainduak zituzten,hauetan hamar bat ganibetaegile, ororen buru denek arrakastaederra ukan dute, aspalditikez baitziren publikoaren aitzinerathurbildu. Bazen hauta eskulanenaldetik, hala nola harrizizelkatuak, metalezko gauzak,berinategi, larruzko gerrikoak,harrizko eta zilarrezko bitxiak,zeramikak, egurrezko eta ehunezkoobrak, baita bertze milagauza. Berezitasunetan aipatzekoa,ola ttipi baten bitartezarotzak burdin berotua lantzenzuen ingude baten gainean mailuaerabiliz, ganibeta zorrotzailebatek ere bere eraginkortasunaerakutsi du. Besteak beste plazeranitz sortu duen ekimenabilakatu da, eskertzekoa daHerriko Etxeko komertsantenalorrean lan egiten duen BrigitteRyckenbusch, hau baitugu ekitaldihunen kudeatzailea.
Txertatze kanpaina
Txertaketa kanpaina garatuzdoa, bultzada berri bat hartubehar luke, hemendik aitzina 18urtez goitiko guzieri idekia dago.Txertatze gehiago eta kutsatzegutiago, gauza dudarik gabea,baita denek parte hartuz kutsatzearriskuak ttipitu daitezke,helburua delarik halako immunizaziokolektiboaren ukaitea.Hala dela eta, hitzorduak hartudaitezke Herriko Etxeko arduradunbat deituz, zenbaki huntara:06 11 79 61 52. Xehetasun guziakukanen dituzue deliberatubezain laster, txertoa dirudienezPfizer delakoa eskainiko dute.Ez hutsegin.
Heriotze
Joan den astean azken agurraemana izan zaio, Ainhoako elizan,Mixel Dolhare-ri, 71 urtetan,berak eraiki Larrezabaleta etxaldeanpausatu dena, eritasunakgaraiturik. Ainhoa eta Senperekoartean sortu den Laputsagaraikoseme hunek, pasaibat egin zuen, bere lau arrebaeta anai bateko familiarekin,Arrangoitzeko Bordazaharrean.Geroxago berriz sortetxera itzulirik,hunen kanporatzeak sortuzituen ika-mika asko, hala nolamanifestaldi baten bidez laborariekerakutsi zakoten sustenguosoa. Senpertar anitzek ezbazuten ere ongi ezagutzen,laborari munduan aldiz bere lanbideaongi eraman du, denenestimua erdietsiz, gizon umila,langilea, bihotz handikoa baitadeliberatu baten irudia bere inguruanutzi du. Keinu bat ere zordiegu Maurice eta Maixan anaiarrebari,Herria astekarian luzazlan egin duteneri. Penetan gelditzendiren senide eta adiskideguzieri, gure doluzko agurrak.
Ekainaren 9an neurrialdaketak
Emeki emeki gauzak aldatzenari dira, xehetasunetan sartugabe, orokorki jendeen kopuruakanitz lekutan emendatuakizanen dira, bereziki ostalaritzan,nun terrazak %100etanidekiak izanen diren, baita barneak%50etan. Bertzalde etxeratzearentenorea gibelatua izanenda arratseko 23:00etara.
.022356.jpg)










