Udako lehen hilabetean sartuak gira. Ekainakerran nahi duke ekia edo iguzkia goreneandela. Garagarrila hitza ere erabiltzenzuten behialakoek; ogia edo garia bezalagaragarra zohitzen den hilabetea baita. Saraaldean errearoa deitzen dute, egunik luzeenetanerretzeko beroak gertatzen baitiranoiztenka. Haatik mendi gorak dituen Xiberoanarramaiatza izendatzen dute. Denak erelekuaren arabera baliatzen diren euskarazkohitz garbiak. Erran zahar batek dio, berekantu ozenarekin gogoak airosten dizkigunkukua laster mututuko dela, berantenez JondoniPetri edo San Pedrotarako. Alta badirudimaiatzean berean gero eta gutiago entzutendugula pollita bezain maitagarria denhegazti hau. Gure oihanetara ez delakotzgehiago heldu, ala ainaren gisa desagertzenari delakotz ote? Xuxen nork daki?
Ekain argia, urte guziko argia. Denok nahikoginuke erranairu hori gauzatuko balitzaigu.Lurra egarriturik ezarri gabe, ekainean zeruaoskarbi ukaiteak...
Irakurri segida