Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2021eko Ekainaren 03a
Bidarrai
Baigorri eta Ortzaizeibarretako euskara - Joan denostiralean presentatu du KoldoZuazo gipuzkoar hizkuntzalariak"Baigorri eta Ortzaize ibarretakoeuskara" liburua, BaigorrikoHerriko Etxean, jendemultxo ederraren aitzinean.Hiru urtez ikertu du eskualdehuntako euskara, tartean Bidarraikoaere, hemengo herritarbatzuk elkarrizketaturik. BidarraikoHerriko Etxeak ere partehartu du ikerlan horren finantzamenduan.Gutiziatua denakliburu hori eros lezake (20€),lan interesgarria da, erakustenbaitu zer heinetan dugun gurexokoko mintzaira.
Lurrak - Mintzaldi bat eskainidute laborantzako lurren gorabeherezSafer eta Lurzaindiakobi arduradunek (Eric Penacqeta Dominique Amestoy) HerrikoEtxeko Arrume gelan, joanden ostiralean. Gai interesgarriahor ere, haatik jende arrunt gutimotibatu duena. Alta gai horreninguruan bada gogoetatzekopasta nasaia.
Euskararen defentsa - Joanden larunbat arratsaldean iraganda manifestaldi handi batBaionan, 10.000ko bat lagunbildu dituena, euskarazko etaeuskararen erakaskuntzarendefentsan. Berrikitan Gobernuaketa Konstituzio Kontseiluakeskualde desberdinetakohizkuntzen aldeko lege onahautsi dute, apirilean alta Legebiltzarrakgehiengo osoz bozkatuazuena. Frantziako hiri askotanbezala, hemen ere gorakisalatu da Konstituzio Kontseiluarenerabaki hori. Atseginezikusi dugu Bidarraitik ere jendeasaldoan mobilizatu dela larunbatean,euskararentzat dugunatxikimendu handiaren seinale.










