Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Ekainaren 03a
Baigorri
Kulturaldia
Basaizea elkartearen kulturaldiabi libururen aurkezpenarekinhasi beharra zen, bainan ez dazoritxarrez bat baizik ospatu ahalizan.Ortziralean, Koldo Zuazok Ortzaizeeta Baigorriko euskarazegin lanaren presentatzeak, HerrikoEtxeko gela mukuru betedu. Euskalkientzat duen atxikimenduaKoldok ederki erakutsidu, gureak dituen berezitasunakbiziki molde gustagarrian zehaztuz.Gure mintzaira maite dugunguziek eskuratu behar dugunliburua.Haatik, igandean iragaitekoazen Dominique Campistron-en"Bekatorosak" obraren aipaldiaezeztatzerat edo bederen gibelatzeratbehartuak izan dira, Covid-19 izurriteari lotu "kontaktukasu" zonbaitengatik.Kulturaldia aste ondar huntan bihitzordurekin segituko da: antzerkieta kantaldi ekitaldiekin.
Ekainaren 4an, ortziralez(19:00), Plaza Xokon, "Amua"antzerkia. Fuchs anaiak etaMaite Larburu aktore, hiruakobraren idazle ere, Arantxa Hirigoien-ekin.Gaia: Anak bere gaztaroko bimaitale ohi gomitatzen ditu Iratikoetxola batera, aste ondarbat elgarrekin iragaiteko. Biaketorriko dira bainan jakin gabebestea ere hor izanen dela. Bakotxarizaila izanen zaio egoerahorren onartzea, amestua zuenintimitatea partekatzea eta hortarikpiztuko dira kalapitak.Ekainaren 6an, igandez (18:00),Plaza Xokon, Ruper Ordorikaeta Mugalaris-en kontzertua.Bere hitzen poesia eta musikaerritmoen goxotasunarentzatRuperezaguna da, etadaukan boz bereziakentzulea errexkibereganatzen du.Antolatzaileek diotenbezala, "oihartzunsakonekoabesti egilea"!











