Hegoaldean | 2021eko Ekainaren 03a
Memoria historikoa
Ana Ollo Nafarroako GobernukoHerritarrekiko Harremanetakokontseilariak eta Beatriz ArtolazabalJaurlaritzako Berdintasun,Justizia eta Gizarte Politiken sailburuakmemoriaren saileko lankidetzahitzarmena sinatu dute.Itun horrek dio bi gobernuekelkarrekin lan eginen dutelabortz eremutan: memoria, biktimak,bizikidetza, giza eskubideaketa aniztasuna. Sinaduraekitaldia Bilbon iragan da, Gogorainstitutuaren egoitzan.
Bi ordezkariek adierazi dutebeharrezkoa dela elkarlaneanaritzeko loturak sustatzea etabakea eta bizikidetza finkatzekobaitezpadakoak diren baldintzaksortuko dituzten programaketa ekintzak plantan ezartzea.Elkarlanerako eremu horienartean daude giza eskubideenerrespetua sustatzea, indarkeriaorori zilegitasuna kentzea, memoriakritikoa eta biktima guzienegia, justizia eta erreparazioaerdiesteko eskubidea.
Artolazabalen arabera, helburunagusia bizikidetza da. Ollokberriz, oroitarazi du Nafarroabakearen eta bizikidetzaren arlokoplan estrategikoa lantzenari dela joan den urtetik, eta hauonartzen delarik, aniztasunarenerrespetuan lagungarri izanendela.
Memoriaren eremuan, Bakearen,Bizikidetzaren eta Gizaeskubideen Zuzendaritza NagusiarenMemoriaren NafarroakoInstitutuaren eta Gogoraren bidezeginen da elkarlana. Bi erakundehoriek informazioa trukatukodute, 36ko biktimei etaDNA bankuari buruz, memoriababesteko eginkizunetan, ikerketaproiektuetan.
Halaber, biktimen arretari dagokionez,eskuz esku arikodira Eusko Jaurlaritzako GizaEskubideen, Biktimen eta AniztasunarenZuzendaritzak etaNafarroako Gobernuko biktimeiarreta emateko bulegoak. Kasuhonetan, bi gobernuek partekatukodituzte biktimen arretaosoa emateko zerbitzuak, kalteordain eta laguntzen ingurukoneurriak, ikastetxeetan biktimekberen lekukotasunak ematekohezkuntza programak eta gizarteasentsibilizatzeko jarduerak.Hitzarmenean ageri da ereekintza jakin batzuk elkarrekineginen dituztela. Aurten memoriarendigitalizazioari buruzkojardunaldia eta 36ko gerlakobiktimen datu baseari buruzkoekintza aitzindaria aurkeztukodituzte. Gainera, Bilboko ArteEderren Museoan, erbesteanizan zen Gerardo Lizarraga artistariburuzko erakusketa apailatukodute. Azkenik, enpresaeta giza eskubideei buruzkobertze jardunaldi bat antolatuaizanen da.










