Gure Hitza | 2021eko Ekainaren 03a
EKAIN ARGIA
Jean-Louis Hargnordoquy
Udako lehen hilabetean sartuak gira. Ekainakerran nahi duke ekia edo iguzkia goreneandela. Garagarrila hitza ere erabiltzenzuten behialakoek; ogia edo garia bezalagaragarra zohitzen den hilabetea baita. Saraaldean errearoa deitzen dute, egunik luzeenetanerretzeko beroak gertatzen baitiranoiztenka. Haatik mendi gorak dituen Xiberoanarramaiatza izendatzen dute. Denak erelekuaren arabera baliatzen diren euskarazkohitz garbiak. Erran zahar batek dio, berekantu ozenarekin gogoak airosten dizkigunkukua laster mututuko dela, berantenez JondoniPetri edo San Pedrotarako. Alta badirudimaiatzean berean gero eta gutiago entzutendugula pollita bezain maitagarria denhegazti hau. Gure oihanetara ez delakotzgehiago heldu, ala ainaren gisa desagertzenari delakotz ote? Xuxen nork daki?
Ekain argia, urte guziko argia. Denok nahikoginuke erranairu hori gauzatuko balitzaigu.Lurra egarriturik ezarri gabe, ekainean zeruaoskarbi ukaiteak erran nahiko luke baratzekari,mahasti eta beste igaliak oro gaitzetarikaise beira litaizkela, ahalbidetuz belar idorraketa uzta sanoak sabairatzea.Aroaz bestalde, ekaineko egun argiek guregogoen airosle eta itxaropen iturri izan beharlukete. Alabainan, Jondoni Joani inguruanospatzen dira herrietako besta frango.Besta Berriz eta Otabaz kristauek proosioneanIguzki Saindua laguntzen dute elizatikkanpora ateratzen. Udan bakantzak hartzendituztenek ikusten dute beren oporraldiahurbiltzen ari. Bertze anitzek aldiz udakohilabeteak goaitatzen beren ekoizpenak saltzeko,beren negozio zenbakia emendatzeko.
Ekain argia da ere azterketak emaitza onekinbururatzen zaizkien ikasleendako. Azkeneanaurtengo ekainak berri onik ekarriko diabrebeta eta baxoa euskaraz gainditu nahilituzketen gazteentzat? Dakigularik bidezkoaldarrikapen hori aspaldikoa dela. Berri onikukanen dutea heldu den buruilean murgiltzeeredua abiarazi nahi luketen eskolek? Etaeuskaraz gehiago erakatsi nahi duten Angelukoeta Donibane Garaziko ikastetxe publikoek?Beldur izaiteko da maiatz hondarreanFrantzia iparretik jin hodei beltzek ez ote dituztenekaina eta berdin urte guzia ilunduko.Paul Molac legea deputatuen gehiengoakbozkatu orduko publika zezakeen errepublikakopresidenteak.
Bainan nahitara herrestanutzi zuen, arras ongi jakinez anarteanaurkako deputatuek helegitea jarriko zutelaKonstituzio Kontseiluan, gero erakundehunek delako legea baliogabetzeko gisan.Ondorioz, hunen erabakia hizkuntza historikoenaurkako gerla deklarapen gisa hartuaizan da. Hauteskunde garai huntan jendearenhaserrea senditurik, ez dakigu eginmakurra urrikitu zaion Macron-i. Hasteko,zonbait egunen buruko sekulan ez bezalalaudatu du Seaska eta Diwan bezalakoen hamarkadetakolana. Euskal Herritik ihardetsiaizan zaio egintzak direla goaitatuak, ez hitzederrak. Ikusiko dugu lurralde hizkuntzenerakaskuntza behin betikotz konponbideanemanen duen. Egitekotan orain du tenorea.Erranak erran eta aipatu gabeko beste arranguramotak ahantzi gabe, urte guziko argiarenmenturan, udaren atari hontan ekainargia gerta bekigu, eta halakoa gerta bekiebehar gorrian hunaratzen diren etorkin dohakabeei!










