Gogoa hazi | 2021eko Ekainaren 03a

"Panache"-tik "Gandor"-era.

Mandio

Azken aizkora kolpe bat eta zuhaitzalurrera, urtxintxa bat iheska, zaluzalua, ikusi orduko desagertua."Zer egin zioiau, bere etxea bota?"Erran zuen aitak. Hurbildu ginenanaia eta biak, enborrak zuen zilobatetara. Urtxintxaren ohatzea hanzegoen, bai eta ere haren umea,xixtapur meta baten erdian, hosto,belar eta goroldi idorren artean,begiak etsiak, lo iduri, goxo etabero.Etxera eramatea erabaki genuen,amari eta arrebari erakusteko.Urtxintxa zaintzeaz arduratunintzen zintzo, lana segitzen zutelaartoski, anaiak, aldaxka meharrenpudarekin ixarratzen, aitak lodienmozten, aizkoraz; gero bien arteanarpanatu zituzten adar lodiagokoaketa enborra, ondoko aldi batentzatutziz, burdin ziri eta maza edoborrarekin arrailduz arindu beharrakziren zati pisuenak. Xixtapurrenbaztertzen aritu nintzen bainaluze egin zitzaidan dena.

Etxeratitzultzea berantetsia nintzen. Amaketa arrebak erran zuten iduri zuelagatu kume bat. Suerteak eman eta,bagenuen selauruan, belarreanlasaiki kokatua, gatu fidakor batumatu berria. Ikusten ez zuela, bereumeen artean instalatu genion gureurtxintxa ninia, agian adoptatukozuelakoan. Hala gertatu zen. Gatukumeekin batean handitu zen"Panache". Hala eman genionizena, eskolako irakurgaietan izenhortako urtxintxa baten istorioaarras gustukoa bai genuen.Denbora haietan kontentxko izatenginen, erdara pixka baten etxeraekartzea. Sei urte pasatutan hasianintzen eskolan. Han sartzeak ezninduen batere beldurtu. Haatikez nuen kasik deusik konprenitzenerrientsak galdetzen zituenariketetan; hitz berriekin ziloak betebehar zirelarik, suerteak laguntzenninduen pixka bat. Anaia zaharrenahortarik pasatua zitekeen. Hari eskuemanez sartu nintzen lehen aldikozeskolan, enuxenteki, ustegabeannigarrez hasi zen nere anaia handia!Memento hartan ez nuen ulertuzerengatik.

Dena den egun guziz apur batgehixeago gureganatzen genuenfrantsesa. Oroitzen naiz nola nerearrebari erakutsi nion, fierxko,banakiela erranaldi bat osoafrantsesez "Je saute sur le champ"behin eta berriz errepikatzen niola,bidetik salto eginez aita eta anaiairaultzen ari ziren landara.Bide hortarik segitzen ahalkogenuen, eskolako hizkuntzak gainahartuz etxekoari, anitz familietangertatu zen bezala; kusiñ andanabat badugu euskara mintzatzenez duena, alta beren burasoakgureak bezain euskaradunak zirenba. Garai haietan, gizartean ongiikusiak izateko euskara baztertzeabaitezpadakoa zen, omen. Gureanetzen halakorik gertatu. Eskapadaederra egin dugu. Eskerrakfamiliari eta gurutzatu ditugunjende frankori.Gaurko egoeran gertatu izanbalitz haurtzaroko "bahitze"hura, segur gure gaixo urtxintxaetzela "Panache" deituko, bainaGandor. Sorro ziloko haritzerainomenturatzen zen eta berrizetortzen selaurura. Gure loriaeskolatik etortzean hura etxeanatxematean!

Maluruski goizikgaldu zuen bizia, gu bezalako haurameslarieri gogorki erakutsiz ezginela mundu idiliko batean bizi.Haren ondokoetarik ote zen, anaizaharrenari etxe barnean ibiltzenzitzaion urtxintxa, ikastolara ereeraman baitzion bere semeak?Urtxintxaren ezaugarri bereziakgogoan atxikitzen ditugu: bizia,jostakina, baikorra, geroari begirazuhurtzia handikoa, bihi biltzaileunatu ezina, nun gordetzen dituenere ez baita ongi oroitzen: %10lurpean ahazten omen ditu: han etahemen zuhaitzak sortzen dituztela,ustekabeko oihanak osatzeraino.Bertze egoera bat bizi dute gurefamiliako haursoek, hala nolaBaionan larunbateko manifanparte hartuz alaiki, gainera,batek, "Kutxa birako" mezuakgarraiatuz.

Horietan Amets Arzalluzena:

"Hitza da gure lurra,

lur hau ez da gure jabetza,

bizi garen lur hau guretzat zelako

promesa ez zuen inork egin,

ez zigun inork hitzeman,

hitza guk eman genion lur honi...

noiz eta nondik hona iritsi

ginenean, babes beharrean,

hemen landatu genuen gure hitza

eta landare hartatik sortu zen

harreman sare mugagabe bat,

orain gure herria deitu

dezakeguna, Euskal Herria,

euskara eman eta

hartzen duen jendea,

hizkuntza da oraingoz munduak

eskaini digun bizileku bakarra...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3596. zbk

Gure Hitza | 2021/06/03

EKAIN ARGIA

Jean-Louis Hargnordoquy

Udako lehen hilabetean sartuak gira. Ekainakerran nahi duke ekia edo iguzkia goreneandela. Garagarrila hitza ere erabiltzenzuten behialakoek; ogia edo garia bezalagaragarra zohitzen den hilabetea baita. Saraaldean errearoa deitzen dute, egunik luzeenetanerretzeko beroak gertatzen baitiranoiztenka. Haatik mendi gorak dituen Xiberoanarramaiatza izendatzen dute. Denak erelekuaren arabera baliatzen diren euskarazkohitz garbiak. Erran zahar batek dio, berekantu ozenarekin gogoak airosten dizkigunkukua laster mututuko dela, berantenez JondoniPetri edo San Pedrotarako. Alta badirudimaiatzean berean gero eta gutiago entzutendugula pollita bezain maitagarria denhegazti hau. Gure oihanetara ez delakotzgehiago heldu, ala ainaren gisa desagertzenari delakotz ote? Xuxen nork daki?

Ekain argia, urte guziko argia. Denok nahikoginuke erranairu hori gauzatuko balitzaigu.Lurra egarriturik ezarri gabe, ekainean zeruaoskarbi ukaiteak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016