Ba ote dakixu? | 2021eko Ekainaren 03a

Duela 40 urte, Mitterrand presidente! (1/2)

Gilen Bacho

70 hamarkadako afixa bat
70%20hamarkadako%20afixa%20bat

1981eko maiatzaren 10ean, FrançoisMitterrand V. Errepublikako lehenezkerreko presidentea bilakatu zen.Mitterrand-entzat, ezkerraren gisa,bide luze baten emaitza zen. Ezkerrakez zuen hauteskunderik irabazi aitzinekoazken 23 urteetan. Guy Mollet,1956an, ezkerreko azken gobernukopresidentea izan zen eta ez zuen oroitzapenbiziki ona utzi ezkerreko populuan.Aitzinamendu sozialak erabakizituen (adibidez, opor ordainduko 4.astea) baina Aljeriako gerlari buruzeraman zuen politika ezkerrak bereizizuen (armadari eskuak libre utzi zizkion).Egia erraiteko, eskuin eta ezker,gizon politiko gehienak, eta ausarkian,Aljeria frantsesarentzat ziren. 1954an,François Mitterrand-k, barneko ministrogisa, "Aljeria, Frantzia (zela)" proklamatuzuen (Pierre Mendes-Francek beresaldia erran zuen) eta 1956an, justiziakoministro gisa, Guy Mollet-en politikasostengatuko zuen. 1957ko ekainean,gobernua utzi zuen eta ez zen sekulaministro berriz izanen.

Oposizioko liderra

Mitterrand, ezkerreko alderdien gisa,23 urtez oposizioan egon zen eta lehenik,60ko hamarkadan, De Gaullerenaurkari nagusi gisa. Mitterrand IV. Errepublikakogizona zen, parlamentukogizon bat. Horretako, V. Errepublikakokonstituzioaren kontra zen. 1962an,De Gaullek, presidentea sufragio unibertsalzuzenaren bidez hautatzea proposatuzuelarik, erreferendum batenbidez, Mitterrand, ezkerra kasik guziabezala, erreforma horren kontra engaiatuzen. 1964an, bere liburu famatubatean ("Le coup d'Etat permanent"),erreforma hori izigarri gogorki kritikatuko zuen.Alta, erreforma horrek zuen Mitterrand-i leku zentralaemanen Frantziako bizi politikoan. Alabaina,1965eko presidente bozetan, Mitterrand bigarrenitzuliarentzat kalifikatu zen.

Denek De Gaullek lehenitzulian irabaziko zuela pentsatzen zuten. Sorpresahandia izan zen. Mitterrand-ek emaitzaizigarri ona egin zuen (bozen %44).Oposizioaren liderra bilakatu zen. Baina,1968an, maiatzeko mugimendutik ahulduajalgi zen eta eskuinak zituen ekainekohauteskundeak irabazi. Ahuldua,1969ko presidente bozetan ez zen hautagaiizan. Alde batentzat oraino, sozialistekkomunisteri lehen rola utzi zuten.Azken aldia zen.

Mitterrand-ek alderdiazkar bat behar zuela eraiki ulertu zuen.1971n, Epinayko kongresuan, AlderdiSozialista sortu zuen (SFIO zaharrarenorde). Alderdi azkar bat lehenik etaezkerreko batasuna bigarrenik. 1972koekainean, sozialistak eta komunistakbateratu ziren ("programme commun").1973ko parlamentuko hauteskundeetan,bigarren itzulian, lehen aldikoz, bigarrengerlaren ondotik, sozialistek komunistekbaino boz gehiago ukan zituzten.1974an, François Mitterrand ezkerrekobatasunaren hautagaia zen. Lehen itzulian,Mitterrand-ek emaitza biziki ona lortuzuen (bozeko %43, kasik 1965eko DeGaulleren emaitza).

Valéry Giscard d'Estaing-ek bigarren lekua hartu zuen bozeko%32rekin baina eskuinak bozen %50baino pixka bat gehiago egin zuen. Berritasunhandi bat agertu zen ere: bi itzulienarteko eztabaida. Nork irabazi zuen?Ez da hain argia izan baina Giscard-enesaldi bat zen buruetan egon ("Bihotzarenmonopolioa ez duzue"). Presidentebozen historia guziko hauteskunde tinkoenaizan zen, baina azkenean, Giscard-ek zuen irabazi eta Mitterrand-ekgaldu bozen %49,2rekin. Ezkerrarentzat,desilusioa azkarra izan zen. Mitterrandentzat,garaipenaren bidea oraino luzeaizango zen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3596. zbk

Gure Hitza | 2021/06/03

EKAIN ARGIA

Jean-Louis Hargnordoquy

Udako lehen hilabetean sartuak gira. Ekainakerran nahi duke ekia edo iguzkia goreneandela. Garagarrila hitza ere erabiltzenzuten behialakoek; ogia edo garia bezalagaragarra zohitzen den hilabetea baita. Saraaldean errearoa deitzen dute, egunik luzeenetanerretzeko beroak gertatzen baitiranoiztenka. Haatik mendi gorak dituen Xiberoanarramaiatza izendatzen dute. Denak erelekuaren arabera baliatzen diren euskarazkohitz garbiak. Erran zahar batek dio, berekantu ozenarekin gogoak airosten dizkigunkukua laster mututuko dela, berantenez JondoniPetri edo San Pedrotarako. Alta badirudimaiatzean berean gero eta gutiago entzutendugula pollita bezain maitagarria denhegazti hau. Gure oihanetara ez delakotzgehiago heldu, ala ainaren gisa desagertzenari delakotz ote? Xuxen nork daki?

Ekain argia, urte guziko argia. Denok nahikoginuke erranairu hori gauzatuko balitzaigu.Lurra egarriturik ezarri gabe, ekainean zeruaoskarbi ukaiteak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016