Herriz Herri - Banka (NB) | 2021eko Ekainaren 03a

Heriotze

Denbora labur barne,3 heriotza herrian ukan ditugu.Lehena, Maite Biscar Bixarrenekoetxeko anderea, 70 urtezituen, 3 haurren ama. Bizkarrekooperaziotik sekula ez daongi izan, emazte isila eta langileazen. Bigarrena, IsabelleArambel, Xokoko etxeko anderexaharra, 88 urte zituen, 6 haurrenama. Senarra galdua zuen orainduela urte batzu, emazte isila,diskretua eta langilea.

Hirugarrena, nahiz ez zen herrian bizi, Jean-Pierre Martinez, 5haurren aita. Aspalditik osagarriarazoak bazituen, hondarreanMañex Handianeko semea koronabirusakeraman du.Hiru heriotza hauen elizkizunakherrian egin dira, jende saldoederraren artean. Dolumin bizienakeskaintzen ditugu 3 familieri.Nahiz ez diren berri onak, sortuzgeroztik zor dugu hiltzea, hori damundu huntako legea. Bainanosagarriak ez bagaitu laguntzen,mundu huntako aberastasunekdeus ez dute balio!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3596. zbk

Gure Hitza | 2021/06/03

EKAIN ARGIA

Jean-Louis Hargnordoquy

Udako lehen hilabetean sartuak gira. Ekainakerran nahi duke ekia edo iguzkia goreneandela. Garagarrila hitza ere erabiltzenzuten behialakoek; ogia edo garia bezalagaragarra zohitzen den hilabetea baita. Saraaldean errearoa deitzen dute, egunik luzeenetanerretzeko beroak gertatzen baitiranoiztenka. Haatik mendi gorak dituen Xiberoanarramaiatza izendatzen dute. Denak erelekuaren arabera baliatzen diren euskarazkohitz garbiak. Erran zahar batek dio, berekantu ozenarekin gogoak airosten dizkigunkukua laster mututuko dela, berantenez JondoniPetri edo San Pedrotarako. Alta badirudimaiatzean berean gero eta gutiago entzutendugula pollita bezain maitagarria denhegazti hau. Gure oihanetara ez delakotzgehiago heldu, ala ainaren gisa desagertzenari delakotz ote? Xuxen nork daki?

Ekain argia, urte guziko argia. Denok nahikoginuke erranairu hori gauzatuko balitzaigu.Lurra egarriturik ezarri gabe, ekainean zeruaoskarbi ukaiteak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016