Euskal diaspora | 2021eko Ekainaren 03a
BEOren beka, ZinemaldiaCAT, Macachingo Euskal Astea eta euskara eskolak
Joseba Etxarri
SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA.
Beka-lehiaketa deitu du SanFrantziskon egoitza duen BEO(Basque Educational Organization)euskal elkarteak AEBkounibertsitarientzat. Saria, bi miladolarreko bi beka izanen dira,AEBko bi gaztek 'college' edo unibertsitatetanhasi edo segituko dituztenikasketen lagungarri. Partehartzeko "Euskaldunei eta euskalkulturari buruzko kontzientzia nolalandu" gaiaz lan bat aurkeztu beharkodute --idatzia, ikustekoa edoarte antzeztua--, lehenengo etabehin uztailaren 31 aitzin proposamenaigorririk, eta onartua bada,bigarrenik lan hori egin eta onlineigorriz agorrilaren 31 ondar eguna.Lan hori bera, BEOk urte guzizantolatzen duen 'Basque CulturalDay'n (Euskal Kultura Eguna) erakutsikoda, aurten urriaren 23an,online bederen, egun hartako egitarauarenbaitan.
BARTZELONA, KATALUNIA.
Iraganortziralean hasi zen eta heldudenebiakoitzean bururatuko daBartzelonan, hiriko Euskal Etxeaantolatzaile, ZinemaldiaCAT. Urteguziz zineman Euskal Herriansortzen diren ondarreko filmenerakuslehio bat da eta aurten erehala izanen, bost dokumental etafikziozko beste bi lan hautaturik.Emanaldiez gain, zuzendari etaarduradunetako batzuk ere bertaratukodira eta zuzeneko musikasaioak ere izanen dira film horieriloturik.
MACACHIN, ARGENTINA
Ondarrean, Macachingo EuzkoAlkartasuna euskal etxekoek deliberoahartu dute FEVAko bilkuraneta ofiziala da: aurten, bigarrenurtez segidan, ez da ArgentinakoEuskal Aste Nazionala antolatuko.Pena handiz erabaki dute, ikusizmementu huntan koronabirusarenegoera larria dela Argentinaneta joera ere gaiztoa duela. Berdenboran, euskal etxeek eta publikoakaski aitzinetik behar dutejakin planak egiteko eta sosa biltzeko,gazteek eta dantza taldeekbereziki, are gehiago egoera ekonomikoabeheiti doalarik. Eta osagarriaeta ekonomia gaizki, ez duiduri oraikoa mementu egokienaelgarretaratze handien egiteko.Hori pentsatu dute bederen Argentinakoeuskal etxeek.
IRUÑEA-BUENOS AIRES.
Lehen aldikoz, Nafarroako Gobernuakeuskara eskolak eman dituaurten Argentinako nafar etxeendako(lau daude, Buenos Aires,Rosario, Mendoza eta Bolivarren).Pandemia tenore huntan, onlineizan dira eta Iruñetik eman dituEuskarabide-ko Jela MartinezUrmeneta irakasleak. EHko udaheldurik, ikasturte huntako saioakbukatu dira eta emaitza egoki etabaikorrak adierazi dizkio HERRIAriBuenos Airesko Nafar Etxekolehendakari Martin Urtasunek,bera ere ikastaroko ikasle, heldudenurtean ere segitzeko xedez.Zorionak eta aitzina!
.022200.jpg)










