Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021eko Ekainaren 03a

Donibane Garazi

Herriko Etxean "Agenda 30" batzordearen lehen bilkura
Herriko%20Etxean%20Agenda%2030%20batzordearen%20lehen%20bilkura

Herriko Etxeak "Agenda 30"osatu du, garapen iraunkorrekoeta herritarren parte hartzekodesmartxan sartuz. Ekintzaxede horrek, herritarrentzat,garapen iraunkorrean bultzatzekohelburua du. Hortako,Herriko Etxea "Notre Village-Gure Herria" interes orokorrekoelkartearekin harremanetan jarrida, "Agenda 30" planean adituabaita. 2006an, elkarteak "Notrevillage Terre d'avenir" labelasortu zuen. Ezagutza ekartzendu lurraldeko bizi-kalitatearenarabera, elkargoaren eta herritarrenparte hartzeari balioaemanez, beti garapen iraunkorrarenalde.

Lehen aldikoz, maiatzean gidaritzabatzordea bildu da. Herritarrendesmartxa izanez, gidaritzabatzordea herritarrez etahautetsiz osatua da (11 herritareta 7 hautetsi). Lehen bilkuraelkar ezagutzeko parada izanda. Laurent Inchauspe auzapezakoroitarazi du proiektu hunengarrantzia, ondotik desmartxarenaurkezpena egina izan da.Lau hilabetez, batzordea bildukoda, ekimen desberdinakfinkatzeko eta herrian eramaitenahal diren proiektuak gogoratzeko.

Elkarteak diagnostika bat egindu, herrian diren puntu azkarraketa akatsak zerrendatuz. Hortik abiatuko da gidaritza batzordearenlana.Gidaritza batzordeko kideakdira:Hautetsietan: Emmanuel Duplaceau,Pascale Etchegoin-Urruty,Laurent Inchauspe, Patxi Lans,Xavier Pierre, Thierry Poussoneta Marie-Claire Urruty.Herritarretan: Marielle Albandos,Paco Arizmendi, Virginie Couanon,Nicolas Dumont, XavierGoenaga, Philippe Inarra, EricLe Blay, Jacqueline Ondars,Patricia Paris, André Salles etaClaire Vincens.

Txerto zentroa gazteeri idekia

Maiatzaren 31z geroztik, 18 urteduten gazteak ere txertatzenahalko dira. Donibane Garazikozentroan ere egiten ahal da. Abisuazabaltzen dute mementoandoctolib gunean hitzordua hartzekogunea ez baita egokia, jobehar dela "18+" patologia guneanedo deitu 05-59-37-99-75.

Donibane Erne

Mementoan etxebizitzen inguruaneztabaida eta mobilizaziodesberdinak daude. DonibaneErne oposizioko talde munizipalak,herri sartzeetan informaziopanelak ezarri ditu, saltzeko 128etxe huts direla, horietan %17bigarren egoitzak izanez. "Etxebizitzaeskubidea ez da salgai!"aldarrikatu du.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3596. zbk

Gure Hitza | 2021/06/03

EKAIN ARGIA

Jean-Louis Hargnordoquy

Udako lehen hilabetean sartuak gira. Ekainakerran nahi duke ekia edo iguzkia goreneandela. Garagarrila hitza ere erabiltzenzuten behialakoek; ogia edo garia bezalagaragarra zohitzen den hilabetea baita. Saraaldean errearoa deitzen dute, egunik luzeenetanerretzeko beroak gertatzen baitiranoiztenka. Haatik mendi gorak dituen Xiberoanarramaiatza izendatzen dute. Denak erelekuaren arabera baliatzen diren euskarazkohitz garbiak. Erran zahar batek dio, berekantu ozenarekin gogoak airosten dizkigunkukua laster mututuko dela, berantenez JondoniPetri edo San Pedrotarako. Alta badirudimaiatzean berean gero eta gutiago entzutendugula pollita bezain maitagarria denhegazti hau. Gure oihanetara ez delakotzgehiago heldu, ala ainaren gisa desagertzenari delakotz ote? Xuxen nork daki?

Ekain argia, urte guziko argia. Denok nahikoginuke erranairu hori gauzatuko balitzaigu.Lurra egarriturik ezarri gabe, ekainean zeruaoskarbi ukaiteak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016