Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Urriaren 14a

Aiherra

Gandaramendiko Xobur Martinon
Gandaramendiko%20Xobur%20Martinon

Ezkontza

Joan den ibiakoitzean Zuraideko elizanezkondu dira Laura Etchegarayzuraidar anderea eta Nicolas Parachouaihertar gaztea. Ondotik gomitaguziak Aiherrako Denen Etxera joandira, gertakariaren ospatzeko, girohoberenean. Bikotea Aiherran eraikiaduen “Etxetoa” etxean bizi da, Zokoaauzoaldean. Gure goresmenak.

Heriotze: Xobur Martinon

Xobur Martinon, Gandaramendikoapeza zendu da, 90 urte zituen. Hunenehorzketak joan den astelehengoizean Uztaritzeko elizan iraganziren. Gizon eta apez xume eta diskretuarenoroitzapena uzten dauku.Anitz tokitan egin du lan, bere bizianapez, omonier edo erretor gisa,Zuberon: Maulen, Garidainen etaUrdiñarben, bai eta ere gehienik Lapurdin:Pausun, Hendaian, Baionan,Azkainen eta Uztaritzen. Hor ezagutueta barnetik senditu du Herriaren hatsa,Herriarekinapez taldean biltzenzela astelehen gehienez. Euskal Herriamaite zuela, nehork ez du ukatuko.Bainan hiru probintziek ere ez zezaketenase bere misionest bihotza etanahikaria: 12 urtez izan da misionestBrasilen, han ezagutzen zituela gizoneta emazte asko, langileria, bizinahia,elkartasuna eta denbora berean, Elizaberri eta gazte baten sua eta kemena.Bere etxeari eta familiari guziz atxikiazen Xobur. Batzu eta besteen ikusterajoaiten zen, hauen entzutera etabeharrez sostengatzera. Familiakogazteentzat ere berena zaukaten“otto apeza”.Ehorzketen ondotik, Xoburri azkenagur baten egitera Aiherrako hilarrietaraanitz jende jin zen, hor hobiratubaitute. Gure dolumin bizienak Gandaramendikofamiliari, Xobur-en anaiarreberieta ahaidego guziari.

Kontseiluko bilkuran diru laguntzaketa Herriko Etxearen berritzea

Herriko kontseilariak joan den astelehenean,urriaren 4an, bildu zirenDenen Etxeko gela ttipian. 15 kontseilarietatik14ek parte hartu zuten, deliberoguziak aho batez onartuz. Hunalaburzki bilkuran hartu erabakien bilduma.- Hazparneko zerga etxeko kontularialdaketaren ondorioz, aurrekontunagusiaren aldatze deliberoak onartudituzte eta bidaia gastuak plantanezarri.- 2021/2025eko garaiarentzat, bidetakoobreri buruzko hitzarmen esparruaColas enpresarekin izenpetukodute, hau baita 4 enpresen arteanmerkeena agertu.- Hirigintzari buruzko baimenakeman ondoan, obren segitzeko etakontrolen egiteko zerbitzua plantanezarriko da Hazparneko lurraldean,Euskal Elkargoaren laguntzarekin.Herriko Etxearen berritzekoobrak urte hondarrean hasiko dira:igogailuarentzat aparte, ofiziale edoenpresa guziak hautatu dituzte.Orotara, obra horiek 417.648€ kostakodira. Estatu, Departamendu etaEuskal Elkargoaren diru laguntzak(263.458€) konduan hartuz, herriarenparte hartzea 154.190€ren heinekoaizanen da.- Eskola pribatuko OGEC elkartearieta SEASKA ikastolen federazioari2021/2022 ikasturteko diru laguntzak:Herriko Etxeak berdintasunagauzatu nahian aihertar burasoenartean, eskola publikoko haur bakoitzarentzatxahutzen duen heinbera emaitea herriko eskola giristinokohaurrentzat bai eta Hazparne,Lekorne eta Donamartiriko ikastoletakoaihertar ikasleentzat joanden urtean deliberatu zuten. Eskolapublikoko haur baten kostua 675€izanez, Eskola giristinoari 19.575€(29 ikasle), eta SEASKAri (ikastolenfederazioa) 18.225€ (27 ikasle)emaitea deliberatu dute.- Elkarteeri diru laguntzak: auzapezakazpimarratu du Aiherrarekin loturahandia zuten elkarteak direla laguntzen,hala nola Abarratia (700€),Irulegiko Irratia (200€), ACCA Lehena(250€), Eskola pribatuko APE(768€), gerlari ohiak (120€), Herriaastekaria (250€), SOS LABORARI(220€), Bidekoekin (200€), Lurzaindia(300€), Handisport PaysBasque (240€) eta Izpindar (150€).Orotara 3.398€, joan den urtean3.102€ zelarik.- Herriko ikasle laguntzak edo bekak2021 urtearentzat: 12 ikasleri dirulaguntzak bozkatu dituzte, Departamenduakemaiten duen %30renheinekoa.Bilkura bururatzean, beste gaibatzutaz xehetasun batzu emandituzte.

Aste huntako abisuak- Izpindar

elkartearen biltzarra, DenenEtxean, urriaren 14an (19:00),ostegunean. Etxeetan erabili energiarenkudeatzeko izaiten ahal direnlaguntzak aipatuko dira- Urriaren 17an, kafe klima bilkura,igande goizean (10:00), Gozategian.Bistan da klima aldaketa etahunen ondorioak aipatuko direla.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016