Herriz Herri - Aldude (NB) | 2021eko Urriaren 14a
Aldude
Sortze –
Berri on bat aste huntan,sortze bat. Aldude HasketakoOlivia eta David Arretche-ribigarren haurra sortu zaiote, semebat Ellandedeitu dutena. Goresmenakburasoeri eta bizi luze etauros bat Ellande ttipiari.
Eskolako kermeza
Joan den igandean, Mendi Aldeeskolak tripa salda eta ardiki tripotasaltze bat antolatua zuen.Ekintza hunek gaitzeko arrakastaukan du. Antolatzaileek eskertzendituzte beren laguntza ekarri dutenguziak, bai eskukaldi bat emanez,baita ere erostera hurbildu direnguziak. Heldu den urtean egunhau usaiako moduan muntatzenahalko dela esperantzarekin.
Kintoa kurri lasterraldia
Heldu den igandean, Bankan, KintoaKurri lasterraldia izanen da.Lasterketan parte hartuko dutenekxehetasun guziak eskuratuakdituzte. Gogoan atxiki behar da,holako gertakari batek, antolaketarenaldetik anitz lan baduela. Laguntzaekartzeko prest litzatekeenguziak ongi etorriak dira.