Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Urriaren 14a

Senpere

Lea Wojtczak Gantxiki ostatuko arduradun berria
Lea%20Wojtczak%20Gantxiki%20ostatuko%20arduradun%20berria

Gantxiki ostatua berriturik

Azken egun hauetan, Gantxikiostatuak ateak zabaldu ditu etasartu orduko, berrikuntzak azpimarratzekoakdira. Lehenbizikkudeatzailea, Lea Wojtczakizeneko emazte gazte batekerrezebitzen gaitu, hunek baituhartu Sébastien eta Evelyne Tapiarensegida. Bigarrenik barneguzia arramoldatua da, tintakoloretsuekin, mahai batzu trinketarenparetari lotuak eta ostatukobarra, zinka eder batezbeztitua. Orainkoan Lea ostatuazbertzerik ez da arduratuko,trinketaren kudeaketa HerrikoEtxearen gain geldituko da. 30urteko emazte hunek, ostalaritzamunduan esperientzia anitzeskuratua du, gazte-gaztetikarizan baita bai sukaldaritzan,baita salako zerbitzari lanetan.Sekulako kemenez betea da,buru-belarri lanari lotu nahi du,hortarako edariekin betan pintxoakproposatuko ditu. Asmoadu, leku hori belaunaldi guzientzatbizigunea izan dadin.

Liburua Familian igandean

Seigarren edizioa heldu zaukuLarreko kulturgunean, urriaren17an (9:00-18:30), jazko urteaksalto egin ondoan. Egitarauzinez mamitsua aurten aurkeztuada, haur, gazte eta helduentzako.Haurren ipuina frantsesez(10:00), Maialen Alfaro (11:00)Kontu-kantari euskaraz, YolandaArrieta (12:00) irakurraldi antzeztuafrantsesez, GianmarcoToto (15:30) ipuina frantsesez,Lo Monaco (16:30) Altxorarenbila, Maialen Alfaro (17:30)ipuina frantsesez, Kontazaleelkartea. Egunean zehar liburuaurkezle asko izanen dira, halanola haur eta gazte literatura,BD komikiak Asisko Urmenetaeta Markoren bidez, helduentzatliteratura, liburutegiak, argitaletxeeta elkarteak, gazteentzatliburutegi iraunkorra, baitaliburu dokumentalak.Azkeneko alor huntan badirasenpertarrak, partikularki Jean-Marc Dupont, hunek aipatzenbaitu “La Traversée de l’Atlantique”arraunlari moduan eginberri duena. Buruz-burukoaegiten ahalko da idazle bakoitzarekin,egun goxo hori baliatuzizanen da zer ikusi eta zerikasi. Herriko kultur sailak antolatzendu eta sarrera urririkdago, ez huts egin.

Abuztuko sortze eta heriotzak

Horra zer aurkitu dugun HerrikoEtxetik.

Sortzeak: Oihan etaAinhoa Roy (biritxiak) Hiruak-Bat lotizamenduan, Louna MorillonWacheux Olaso bidean,Ivanna Fagalde Graciet Sarakobidean eta Maika SolabarrietaXoxotartea bidean.Ongi etorri herritar berri hauerieta zorionak burasoeri.

Heriotzen aldetik: L’HeyrienatJean Claude, Lopez Marie sortzezSorroche, Tertrais Bruno,Denis Yvonne sortzez Bacardatzeta Bonnehon Christian.Dolumin bizienak hauen familiaeta adiskideeri.

Dany Boon-en bisitaSenpertar anitzentzat sorpresapollita izan da joan den osteguneanjakin dugularik aktorexelebre hau bere azken filma “8rue de l’ Humanité” aurkezteraheldu zela, Larreko kulturgunera.Egia erran, Goudier Adrien,“Mahatxa” arnotegiko nagusiareneskertzeko egina zuen Senperekobidaia. Konfinamendubete betean ginelarik, ekimenberezi bat antolatu du, beremargolari ezagutza batzuekin,Facebook erabiliz. Beraz obrabatean bilduak izan dira margo,marrazki andanaxka eta hunenondorioz, bilduak izan diren irabaziak,zuzenki Secours Populaireerakundeari isuriak izandira. Herriko karrika nagusia zeharkatudu, gurutzatu jendeenartean ikusmin handia sortuz.Hortik landa Larrekon gomitabatzuk filmaren ikusteko paradaukan dute eta gehienek irribarrezbuelta eman dute.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016