Hegoaldean | 2021eko Urriaren 14a

Tubacexeko lan-gatazka

Hodiak ekoizten dituen Tubacexenpresako zuzendaritzak eta sindikatuek7 hilabeteko lan-gatazkariaterabidea eman dion hitzarmenaerdietsi dute joan den astean. Alabaina,Laudioko eta Amurrioko lantegietakolangileak greban egondira 232 egunez.Akordioa sinatu bezain laster, urriaren5ean, lanera itzuli dira langileak.Azkenean, uste baino sustenguzabalagoa ukan du itunak.Enpresa batzordea osatzen duten13 kideetarik 8k alde bozkatu dute(ELA, CCOO eta ATAL); kontraagertu dira, aldiz, LAB eta STATsindikatuetako 5 kideak.EAEko Justizia Auzitegi Nagusiakbaliogabetu zituen zuzendaritzakenplegu-erregulazioko espedientearenbaitan egin zituen 129kanporatzeak, baina Tubacexekebazpenhorren kontrako helegiteapausatu zuen.

Sinatu berri den hitzarmenarenbarne da helegite horibazterrera uztea, eta beraz, ez dabehartutako kanporatzerik izanen.Haatik, langileek astean 40 orenezlanean ari beharko dute, eta soldataizoztua izanen zaie 2025era arte.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2021/10/14

Murrizketarik gabeko garaia

Aitzineko astean Nafarroan gertatuzen bezala, Araban, Bizkaian etaGipuzkoan Covid-19aren kontrakomurrizketarik gabeko garaiaitzuli da urriaren 7an. Iñigo Urkullulehendakariak 2020ko abuztuazgeroz indarrean zegoen osagarrilarrialdi egoera deuseztatu du. Ondorioz,neurri zorrotzenak kenduakizan dira, bizitza normalerako bideazabalduz. LABI batzordea bera eredesegin du lehendakariak.Hego Euskal Herrian ez da gehiagoizanen ordutegi mugarik etagehieneko edukiera zaindu beharrik.Haatik maska erabiltzensegitu beharko da leku hetsietaneta jendeen artean metro bat etaerdiko distantzia ezin atxikia deneremuetan.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/14

Kultur ekitaldiak berriz haizu

Bilboko Kafe antzokia
Bilboko%20Kafe%20antzokia

Murrizketak bazterrera utzi direlajakin orduko agertu dira kultur ekitaldizenbaiten iragarpenak, halanola Durangoko Azoka, DonostiakoDanborrada, San Tomas egunaeta Bilboko Kafe Antzokiaren berrizzabaltzea.Kafe Antzokia urriaren 7an bereanideki dute, “Dantza dezagun berriro”deitu ekitaldiaren bidez.Nafarroa Oinez urriaren 16an eta17an ospatuko da Lizarran, bainausaian baino egitarau mugatuagoarekin,ez baitute astirik ukanohiko besta handia antolatzeko.

Durangoko Azokaren 56. edizioaabenduaren 4tik 8ra iraganen da,usaian bezala, publikoa, sortzaileaketa saltzaileak bekoz beko direla. Hala ere, iaz pandemiarengatikestreinatu zuten “online” saltokiamartxan izanen da aurten ere,abenduaren 3tik 7ra.Joan den urtean ospatu ahal izanez ziren bi besta nagusiak berreskuratukoditu aurten Donostiak,erran nahi baita San Tomas egunekoazoka, abenduaren 21ean, etaDanborrada urtarrilaren 19an.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/14

Hezkuntza

Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herrianari diren zazpi unibertsitateeklankidetza-hitzarmena sinatu duteurriaren 7an, Bilbon. Hitzarmeneanparte hartzen duten unibertsitateakdira: EHU Euskal Herriko Unibertsitatea,NUP Nafarroako UnibertsitatePublikoa, Deustuko Unibertsitatea,Mondragon Unibertsitatea,Nafarroako Unibertsitatea, PauekoUnibertsitatea eta UNED EspainiakoUrruneko Hezkuntzako UnibertsitateNazionala.

Ezagutza sustatzera bideratua denlankidetza eremua plantan ezartzeada hitzarmen horren xedea,arreta berezia eskainiz euskal kulturarieta hizkuntzari.Eusko Ikaskuntzako lehendakariden Ana Urkizaren arabera, akordioa“historikoa” da, eta “sinergiaketa lidergo partekatuak” sortzearenalde agertu da. Unibertsitateetakoordezkariek, berriz, itun honek zabaltzendituen esperantzak azpimarratudituzte.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/14

Gipuzkoako ekonomia

Adegi Gipuzkoako enpresarienelkarteak egin berri duen inkestarenemaitzak azaldu dituzte prentsarenaitzinean Eduardo Junkerapresidenteak eta Jose Miguel Ayerzazuzendari nagusiak. Ikerketahonek erakusten du Gipuzkoakoekonomia %6 eta %6,5 artean indartukodela aurten. Halaber 3 000eta 4 000 lanpostu artean sortukodirela uste dute Adegiko arduradunek.Galdekatuak izan direnenpresa gehienek adierazi dutekonfiantza, salmentak eta galdeakemendatu direla, eta orain langilekopurua handitzeko edo heinberean atxikitzeko xedea dutela.

Aldiz, lehengaien hornikuntzari etakostuei buruzko kezka gero etanabarmenagoa da.Oro har, hamar enpresetarik bederatzikpentsatzen dute pandemiaaitzineko egoerara itzuliko direlaurte bat baino epe laburragoan.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/14

Euskal soziometroa

Eusko Jaurlaritzak hauteskundeautonomikoetarako bozen aurreikuspenaegiten duen EuskalSoziometroa argitaratu du. Horrenarabera, EAJk orain dituen 31aulkiak atxiki eta bozak irabazikolituzke.EH Bilduk 2020ko bozetan bainobi ordezkari gehiago erdietsikolituzke, 23 aulkiren jabe eginez.PSE-EEk ordezkari bat irabazikoluke, eta horrela 11 eserleku ukanenlituzke Legebiltzarrean.PP+Cs taldea laugarren postuangeldi liteke, oraingo 6 ordezkarietarikbat galduz.

Elkarrekin Podemos-IUk bi ordezkarigalduko lituzke, eta bosgarrenindar gisa geldituko litzateke, 4ordezkarirekin.Azkenik, VOXek gaur egun duenaulki bakarra atxikiko luke.Parte-hartzeari dagokionez, jendegehiago joanen litzatekeela bozkatzeraeta abstentzioa aitzinekobozkaldikoa baino ttipiago izanenlitzatekeela agertzen du inkestak.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/14

Euskara planik ez Nafarroako enpresetan

Euskara administrazioan arautzekodekretuak polemika sortu du NafarroakoGobernua osatzen dutentaldeen artean, bereziki PSN etaGeroa Bairen artean. Gobernuakaspaldi onartu nahi zuen epaileekduela bi urte baliogabetu zutenarauaren ordezkoa, baina lan deialdipublikoetan euskarari aitortu be-har zaion estatusak gobernukideakelkarrengandik urrundu ditu. Joanden astean, PSNk Nafarroako Parlamentuanden giroa samindu du,Navarra Sumaren aspaldiko galdebat onartuz: Kontratu Publikoen2/2018 Foru Legetik enpresetakoeuskara planei buruzko puntuakentzea.

Hemendik aitzina, administrazioarekinlan egiten dutenenpresek ez dute euskara plan batgaratzeko beharrik izanen.Aitzineko gobernuak erabaki zuenenpresa pribatuei euskara sustatzekoplanak eskatzea. BainaUPNk salatu zuen hori euskarainposatzeazela. Ikusmolde horrekinbat egin du orain PSNk.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/14

PP-Ciudadanos koalizioaren desegitea

PP eta Ciudadanos alderdiek iraganhauteskundeetarako osatuzuten koalizioa ez da errepikatukoondoko bozetan. Hori adierazi duCarlos Iturgaitz Euskadiko PPkoburuak El Correo egunkarian agertuden artikulu batean: “PP+Cskoalizioa Euskadin jaio zen etahemen hil da”.

Geroago, adierazpen horiek berretsiditu Carmelo Barrio PP-Cstalde parlamentarioko bozeramaileak.Itxura guzien arabera, azkenegunetan tirabira politiko bizia izanda PP eta Ciudadanosen artean,Luis Gordillo Csko parlamentari etakoordinatzaile ohiak alderdia utzieta PPn sartu ondoan.Nafarroan ere gisa bereko koalizioasortu zuten azken hauteskundeeiburuz UPN, PP eta Ciudadanosek,Navarra Suma izenarekin. Oraingoustez, ez du iduri hiru talde hauenarteko batasuna desegiteko arriskuandenik.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/14

Sarek Arabako itzulia egin du

Sarek hiru eguneko ibilaldia egindu Araban barna: 195 kilometroeta 290 000 urrats baino gehiago.Joan den larunbatean bukatu daeuskal preso, iheslari eta deportatuenetxeratze prozesua laguntzekoxedez 35 herritan barna gauzatuden itzulia.Ekimenean parte hartu duten guziakeskertu dituzte amaierako ekitaldian.Iraganeko zauriak hestekoeta etorkizuneko bideak lantzeko“garai historikoa” dela azpimarratudute. Sarek pentsatzen du espetxepolitika norabide egokian ari delaurratsak egiten, eta horrek presoenetxeratze prozesurako bideazabaltzen duela.

Helburua betetzeko, eragile desberdinenarteko akordioak bilatzensegitu eta euskal gizartearengehiengoa aktibatu behar dela dioSarek: “Helburuak merezi du: bizikidetza,konponbidea eta bakea”.Ondoko hitzordua oroitarazi duteekitaldi bukaeran: Urriaren 23an(larunbata), manifestaldi orokorraizanen da Donostiako karriketanbarna.


Irakurri segida

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016