Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021eko Urriaren 14a

Amikuze

Gabadin: Amets Arzallus nagusi!

Xilaba bertsulari txapelketakolaugarren kanporaketa Gabadinjokatu da, joan den ibiakoitzean,urriaren 9an, 150 bat bertsuzaleenaitzinean. Amets Arzalluslehen atera da, Odei Barrosobigarren eta Maddi Sarasuahirugarren. Egoitz Zelaia, MaindiMurua eta Johaiñe Sarraillet heldudira ondotik.Xilaba 2021eko finalerdien lehensaioa, heldu den ibiakoitzean, urriaren16an, iraganen da Maulekozinema gelan (17:00). Horagertuko dira Amets Arzallus,Maddi Ane Txoperena, MaddiSarasua, Aitor Servier, KermanDiaz eta Karlos Aizpurua.

“Miñan” liburuaren irakurketapublikoa Donapaleun

Joan den astean aipatu dugunbezala, ez ahantz ibiakoitz huntanirakurketa publikoa Zabalikekantolaturik. Amets Arzallusekidatzi Miñan liburua, 100 batgaztekirakurriko dute. Liburuhuntan, Ibrahima Balde, emigrantegaztearen ibilbidea xehekikondatua da. Afrika erditikabiaturik, desertuak iragan ditu,torturak pairatuz eta azkenik Mediterraneoitsasoa doi-doietarikgaindituz.Irakurketa urriaren 16an, ibiakoitzez,eginen da (9:00-12:00),Donapaleuko zineman. Denakgomit zirezte gaurkotasun handikoistorio hunen behatzera.

Frantxoa eta Sandrine Casetenikusgarria Bideak-en

Caset familiak ikusgarri bat emanendu urriaren 23an, ibiakoitzez(18:00), Donapaleun Bideaketxean. Sandrine Caset-en obrabatzuk agerian emanak izanendira eta ber denboran bere otto,Frantxoa Caset-ek idatzi liburua“Esperantxak erran deit”, Maiatzargitaletxean zabaldua, aipaturikizanen da. Lehenik kantu batzuriesker, André eta Frantxoak emanik,Solange arrebak irakurrikoditu olerki zonbeit eta azkenikBerzaitz anaiek kantatuko dituzteliburu hortako kantu batzuk.

Saioak –

Bilaka taldeaDonapaleuko zinegelan

Burgaintzi, Amikuzeko dantzataldeak, dantza ikusgarri batantolatzen du urriaren 16an(20:00), ibiakoitzez Saint-Louiszinema gelan. Hor ikusten ahalkoda Saioak taldea. Saioaktaldeak euskal dantza tradizionalarenarakatzea luzatzen du,baita ere gaurkoan duen iraunkortasunagaldeketatzen. Dantzariakberen nortasuna osatzenduenaren bila dabiltza. Sartzea13 eurotan finkatua da.

Eleberri lehiaketaren sariztatzeaAmikuzeko mediatekan

Eleberri lehiaketa huntan partehartu dutenek joan den uztailekohelarazi behar zuten berenobra Amikuzeko mediatekara.Geroztik, epaimahaia bildu daeta ondorioak urriaren 23an,ibiakoitzez,jakinaraziak izanendira, Donapaleuko mediatekan(10:30). Chantal Detcherry,2020ko irabazlea hor izanenda ekitaldi horren animatzeko.Sartzea urririk izanen da. Xehetasungehiagorentzat deitu05.59.65.28.72.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016