Orotarik | 2021eko Urriaren 14a

LAUDATIO

Goian bego. Itxaro Borda

Bernard Tapie hil zelako berria jakin nuenean eta harengaineko artikuluak ustiatzean, Macronen gobernuak hiru egunekodolu nazionala iragarriko zuela pentsatzen nuen. Le Bourgetherrian sortu langile semea, ospearen eta diruzko aberastasunarenzurubian hupatu zen, hemen gaindi irabaztearen gustuatxertatuz, masa-medietako diskurtsoetan bereziki: 1980ko urteetanzehar, sudurra luzatzen ari zen neoliberalen egiturak herritarbakoitzaz enpresari bat egin nahi zuen.

Tapie bera, telebistaksaltzen hasi zen, yéyé garaian diskoak ateratzen eta beranduagobankarrotan ziren lantegiak euro sinbolikoan erosten, gero plusbaliapolitak eginez berriz saltzeko.Gauza jakina da, sos publikoa burrustan doakiela, kinkalarrian dauden enpresak hartzen dituztenei. Tapiek, halatan, milioiaksakelaratu zituen, Look, La vie claire, Wonder eta antzekolantegiak bereganatzean. Bere esku, plan sozial drastikoak egitea,langileak esklabo prezioan ordaintzea eta salbatzaile gisaagertzea telebistan, politika alorrean, prentsan... besteak beste,Bernard Hinaulten ziklista taldea eta Marseillako futbolariak finantzatuz.

Aski ezaguna da aberatsik abilena dela bere diruarekinari ez dena. Hain gora heldu zenak erorketa larria jasan zuen,eskandaluz eskandalu, kartzela eta hainbat epaiketa pairatuz.Azkena, Sarkozy presidente zen garaian, Credit Lyonnais etaAdidas aferan, bere alde, Christine Lagarde ministroak erabakizuena: 275 milioi euroko damu-domaiak eskuratu zituen...Frantzian, lana laudatu behar dela aldarrikatzen dutebatzuek, baina ene ustez, anitzez gehiago ohoratzen da iruzurgilea,mina eta gaizkia egiten duena, botereen adiskidegokoabaldin bada behintzat.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2021/10/14

Adiskide bat galdu dugu

M.E. Bakersfield Kalifornia

Marcel Membrede N.A.B.O-ko biltzar batean
Marcel%20Membrede%20N.A.B.O-ko%20biltzar%20batean

Marcel Membredesortzez Bidarraikoa,aspaldianBakersfielden bizizenak utzi gaitu81 urtetan.Marcel 18 urtetan,artzain Wyomingestatura etorriazen, euskaldunardi rantxo batera.Ameriketakolehen zonbaiturteak han iragan zituen, berak zionazuda ederrak denbora loriagarribatzuekin gozatuz, hango aihan bazterretanardi eta bildots beren bizikohoberenean josteka zaudelarik.Baina hango neguak bertzerik omenziren, ipar haize hotzak ez omenzuen arraileriarik! Orduan etorri zenBakersfield-era eta hemen lana berehalaharrapatu. Pierre Laxaguenogindegian, laster etxekotu zen langileeta nagusi denekin, eta han arizanda lanean erretiratu arte.Bakersfield-era etorri zelarik lasterezagutu zuen Hazel Argentino anderegaztea eta ezkondu ziren, familiamuntatu zuten, seme alabak ukanzituzten, orain heiek ere familiatuakdirenak.Marcel Euskal Etxean biziki ezagutuazen, zernahi lan egin ditu anitz urtez.

Lehenik zonbait urtez zuzendaritzan,geroxago lehenda...

Irakurri segida

Orotarik | 2021/10/14

Body Tap misteriotsua

Iban L. (4. elebiduna) San Mixel Kanboko kolegioa

San Mixel kolegioan Body Tapreninguruan proiektu anitz eginditugu.2019an San Mixel Garikoitzkolegioan, Kanbon, musikairakasleak, Guilhemsens andereak,“Les colibries du collégeSt Michel” ikasle taldearekin,Body-Tap egin du. Ikasleek kantinaorduetan saiakerak ukandituzte, aste guziz astelehenetaneta ostiraletan parrokiakogelan. 200 ikasle badira.Body-Tap egiteko denak borobilbatean jarririk dira, kadirabatean. Gorputza jo behar dasoinu batzuk egiteko, denekber mementoan edo batzuetan,ikasleak A edo B taldeetanbanatuak dira.

Gero A guziekzerbait egiten dute eta B guziekbeste zerbait, edo A bezalakomugimendua baina ez bermementoan.Bethoven-en 5. sinfoniareninguruan, 2020an Arnagan Body-Tap egin behar zuten, bainaCovid-19arengatik ez duteegin ahal izan. Beraz 2021ekoudaberrirako berriz ikusgarriaprestatuko dute.Aurtengo, beste bi proiektubadituzte, baina nun eta noiz?Hori ez dakigu... Adi egon!!


Irakurri segida

Orotarik | 2021/10/14

Itsaso zabalera!

Maialen Alfaro eta Mayana Itoitzenliburua berrikitan agertu berrida, Sarako Biltzarrean Elkar-enerakusmahaian atzeman dugu,hunek baitu argitaratua. Liburuhau Euskal Erakunde Publikoaeta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekinagertu da.Liburu hunen berezitasuna istorioaktiboak direla, itsasontzirahaurrak igaiten dira eta ariketabatzuen bidez beren gorputzaentzuteko parada emana zaie,konfiantza indartzeko eta nolaez lasaitzeko liburu interesantea.

Liburuarekin batera CDbat aurkitzen da, nun istorioakontatua den, ariketa bakoitzabanaka entzun daiteke.Liburu hunen testua eta musikaMaialen Alfaro, gorputz heziketakoerakasle izana, orain haursailean sorkuntza anitz ekoiztendituenak idatziak ditu. IlustrazioakMayana Itoitz-ek eginakditu, sail huntan aditua da,horren bidez haurrak laguntzenbaititu beren altxorra eta tokiaatzemaiten.Liburu pollita, familia osoan erabiltzekogisakoa!


Irakurri segida

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016