Herriz Herri - Heleta (NB) | 2021eko Urriaren 14a

Heleta

Herritarra

Larrazkeneko berri eta hitzordu

Sasoia aitzinera doa, arto alorrakhusten ari dira, artean euria izanik.Guneka izan da, jakin dudanezonddo anitz, jastatzea egindut. Anitz begira daude noiz ikusikoduten urzo tropa, lertsunenkurrinkak, basa antzaren karrankak,tiroak alde orotarik, larrazkenarenseinaleak.Beste berri ona, gure erretor AitaGermain xarmanki laketzen arizaukula, agian Saldubehere apezaere bere eskualdetik goxokidago, Lapurdi aldean. Hurbiltzenari zaizkigu Omiasaindu, bai hazilaren11 feria ere ukanen duguegun baten gainean, hazilaren27an. Denek gogoan atxik!

Mezak: Ibiakoitzean (18:00)Armendaritzen. Igandean (9:00)Mehainen eta (11:00) Heletan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016