Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Urriaren 14a

Baigorri

Baigorri

Heriotze

Bi heriotze ukan ditugu, joanden astean, gure herrian.Belexi Domingo HaundikoEtienne Oronos 69 urtetanzendu da. Zonbait egun lehenago,Roger Clement Maurin,75 urtetan. Bazen hamabostbat urte Auzo Ttipin bizi zela.Doluminak penetan diren familieri.

Senidetzea

Aste hondar girotsu batenmentura dugu ibiakoitz etaigande huntan, Baigorri eta Tafallarenarteko parekatze edosenidetzearen ospakizunarekin.Egitaraua:Ibiakoitzean, ongi etorria tafallarreri(10:00), bi herrietakoelkarteen arteko trukaketak(10:30), bazkaria Plaza Xokon(14;00) eta kontzertuak Tafallako“Rotten XIII”, “Aturri” etaBaigorriko “The Dotz” taldeekin(19:00).Igandean, askaria (10:00), karrikakodesfilea, senidetzearenakta ofiziala bi herrietako auza-pezekin eta kantu, soinu etadantza (12:30), joteroek alaitubazkaria (14:30) eta Tafallakoartisten emanaldia: “Banda LaTafallesa”, “Melotxin” eta “Tafalladantza taldea” (17:30).Ikusgarriak kitorik dira.

Mitxelene

Joan den asteko alean aipatuginuena geroztik obratu da.Mitxeleneko bidea hetsi duteautoeri, hesi bat plantatuz karrikaerditsutan, argazkian ikustenden bezala. Oroit tokiko jendeekberek zutela galdatua, segurtasunarrazoiengatik. Hemendikgoiti beraz, Mitxelenen guregusturik hoberenean promenatzenahalko gira, oinez errekahegitik eta zuhaitzen itzalpean.

Pilota

Zaharrer Segi elkartea antolatzaile,Herriarena trofeoarenfinalerdiak igande huntan,urriaren 17an, gure trinketeanjokatuko dira (16:00). Partidak:Olzomendi-Sanchez / Darmendrail-Ducassou eta PeioLarralde-Ximun Lambert / Ospital-Battitt Larralde. Finala ondokoigande goizean, urriaren24an.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016