Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Urriaren 14a

Uztaritze

Xalbat Martinon zena
Xalbat%20Martinon%20zena

Heriotza

Urriaren 4an bere azken egoitzaraeramana izan da Xalbat Martinonapez zena, 90 urtetan. Aiherran sortua1931n, apeztu zen 1959an. Geroztikbere zerbitzuak toki ezberdinetaneraman ditu, bikariogoan lehenikOrtzaizen, gero Zuberoan (Maule,Garindaine eta Gotaine) hurbil egonezbeti langile munduari. OndotikBrasilera joanen da misionest 12urtez, bizi guzian hango biztanleekinzuen lotura atxikiko baitu. ItzultzeanParis-era lehenik eta Lapurdin dagehienik ikusiko: Pausun, Hendaian,Baionan eta Azkainen.

Azkenik2015eko irailean, Uztaritzera etorrida seroren komentuko eta Andaulaxahar etxeko omonier kargua segurtatuz.Mendia anitz maite zuen, azkenikLarrun-en izana zen uztailean,bere 90 urteak bete dituen egunean.Ehorzketako elizkizuna Uztaritzeniragan da, 30 bat apez lagunez inguraturiketa kristau populu ederrarekin,hemengoez bestalde etorriak zirelaIpar Euskal Herri osotik, berezikiAiherra eta Azkainetik, kantari taldebatekin. Gorputza Aiherrara eramanaizan da. Goza Xalbat orain Jainkoakemaiten duen betiereko argia.Doluminak familiari.

Estreinaldi

Irail hastapenean “Proxibus 61”zerbitzuan emana izan da. Harathonatekoautobusa ofizialki joanden ortzegun arratsaldean Lapurdikoplazan estreinatua izan da.Hemengo hautetsieri juntatu zaizkieEuskal Elkargoko Jean-René Etchegaraypresidentea eta mugikortasunsindikatuaren presidente denJean-François Irigoyen. Bere mintzaldian,auzapezak garbiki erran duzerbitzu horren xutik emaitea, Uztaritzekoekologia eta energetiko politikansartzen dela, bai eta bizikletaelektrikoen egitarauan.

Helburua dadenborarekin jendeari kontzientziaharraraztea, auto kopurua herri barneanttipiarazteko. Itzuli bat Lapurdigelatik Astoloberriko geltokirainoegin ondoan, Jean-René Etchegaraykzabal esplikatu du, EuskalElkargoaren baitan, garraioen saileandaraman politika. Gure departamendualehena da Akitania mailanzerbitzu horiek tokian eman dituenaeta Uztaritze Iparralde osoan laugarrenherria da. “Proxibus” horietandabiltzan ibiltarien kopurua azkenaste hauetan %42z emendatu da,azpimarratzekoa baita. Uztaritzekoautobus hunek zerbitzatzen dituentokiak dira: Trein Geltokia, Etxeparia,Astoloberriko geltokia, ikastetxeak,saltegiak, zerbitzu bulegoak etaenpresa zonbait. Egunean 11 joanetorrisegurtatzen ditu, prezio arrazoienean.Izan dezala merezi duenarrakasta.

Elektrika mozte

Obra batzuen egiteko Enedis enpresakelektrika mozte batzuk herrianeginen ditu. Urriaren 19an asteartez(9:00-11:00) Heraitze auzoa da hunkituaizanen. Urriaren 27an asteazkenez(14:00-17:00) Eliza Hegi etaSan Mixel auzoa. Kontutan hartu.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016