Han eta Hemen | 2023ko Apirilaren 13a

Ikas zentroaren haur eta gazte literatura

Ikas%20zentroaren%20haur%20eta%20gazte%20literatura

Ikas, euskal pedagogia zentroak, prentsa gomitatu du, agertu dituen liburuen aurkezteko xedez.

Aines Dufau Ikas-eko zuzendariak, gomitaren helburua azaldu du. Zentroak bereziki eskoletako euskarazko materiala argitaratzen badu, izan matematika, historia eta gainerateko sailak, haur eta gazteentzat behartua zen erdarazko liburuen itzulpena egitera, horietan Flamarion argitaletxearenak eta Ecole des Loisirs-enak. Ikas zentroak jauzi bat aitzina egin du, euskaraz ekoiztu obra andana argitaratu baitu, lehen mailako haurrentzat eta kolegiokoentzat. Liburu horiek eskolatik haratago, familietan erabiltzeko gisakoak dira.

Unai Zubeldia Ikas-eko argitalpen proiektu arduradunak, liburuen argitalpenerako irizpideak zein diren azaldu ditu: hizkuntzarena, euskara maila onekoa, haur eta gazteentzat egokia. Edukia garrantzitsua da, agertzen diren obrak pedagogia sailean izanez, interesa sortu behar dute.

Ikas-ek agertzen dituen liburuak dohainik ikastetxetan banatuak dira, tresna bezala euskararen ikasteko eta sakontzeko baliagarriak dira.


Obra horiek, banan-bana autoreek presentatu dituzte.

Eneko Bidegainen Izar saltzailea, ilustrazioa Anne Baskaranek egina. Kontatzen zuen gisa horretako liburua idaztean, testua eta marrazkia kontakizunean lotu behar direla. Haur literaturan, ikaslearentzat liburuak gogoeta bide izan behar duela azpimarratzen zuen. Izar saltzaileak jabetza pribatuari buruzko gogoeta pizten du, autoreak galdera hauen inguruan idatzi du: "Dena sal edo eros ote liteke?" "Diziplinatua izan behar ote da?" "Zuzentasuna bilatu behar ote da, gehiengoak ikusten ez badu ere?"

Antton Harignordoquy eta Elise Dilet-en Intza eta Tomas liburua, Laure Gomez-ek ilustratua. Haur eta gazteak ingurumen gaiari interesatzeko xedea du. Gogoeta hori istorio horien bidez eramana da: "Herrian, sekula agortzen ez den iturria gelditu da, gizon misteriotsu batzuk gorderik den altxorra xerkatzen ari dira. Emazte bilo hori luze ezezagun bat ere inguru-minguruka dabil..."

Xantal Barneix-Elizagarai-ek Basajauna eta Hartza iratzarri bi liburuak presentatu ditu. Erakasle ohia da, bere nahia haurrek euskaraz irakurtzeko gostua har dezaten. Hizkuntzaz haratago erakasle ohiak zioen irakurriz irudimena hazten dela, bai eta haur baten jakitatea.

Xalbat Itzainak idatzi Muga guzien gainetik, Paxkal Bourgoinek egin marrazkiekin. Xalbat-ek Afrikan egin egonaldi batetik abiatu du idazlana, gaur egun aipatzen den immigrazioa lehen lerroan ezarriz. Bamako hiritik heldu diren pertsona batzuen ibilbidea da kontatua. Obra hunen bidez kolegioko gazteri aktualitatean den gaiari buruz gogoetatzeko parada emana zaie.

Regine Elosegik, Iker Àƒ'œthurralt-en partaidetzarekin idatzi Hartz arrea Pirinioetako hartza liburuak hartzaren gaia tratatzen du. Horren bidez, zientzia, historia eta geografia alorrak dira landuak. Obra huntan hartza bada hautatua izan, autoresak erraiten zuen beste alimale batzuri buruz ere egin daitekeela.


Ikas-ek argitaratu liburuen bidez, haur eta gazteeri euskara berenganatzeko ahala emana zaie, manera jostagarri batean, irakurtzeko gostua emanez. Edozeinek erosten ahal ditu, xehetasunentzat 05-59-93-24-80.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/05/18

Herri Urrats bermoldatua izanikan, urratsak zubi izan dira

Herri%20Urrats%20bermoldatua%20izanikan_%20urratsak%20zubi%20izan%20dira

Urtero maiatzean hitzordua emana da Senpereko aintziraren inguruetan. Aurten ikastolen aldeko besta trabatua izan da, bezperan Senpere eskualdean eurite handiengatik aintzira inguruak hunkiak izan baitira. Seaska, Herriko Etxearekin eta estatuko seguritate zerbitzuekin bildu ondoan, elkarrekin erabaki dute antolamendua segitzea, besta gune batzuk hetsiz eta programazioa murriztuz. Kontzertuak eszena bakarrean iragan dira, bestaren abiatzea eguerdira gibelatua zela. Euskaltzaleek halere ikastolen federazioaren gomitari nonbre handian erantzun dute. Pentsatzekoa da kalte domaien ordaintzeko gisa berean sustengu handia ekarriko dutela.


Herri Urrats-en besta gune erdian iragaiten den ekitaldia, Senpereko Herriko Etxean iragan da, hor zirela instituzio desberdinetako ordezkariak. Peio Jorajuria Seaskako presidenteak, bi hitzez bezperan iragan gertakaria eta hartu erabakiak azaldu ondotik, eskertu ditu etorriak zirenak. Bernard Elhorga Senpereko auzapez berriak, herria...

Irakurri segida

3690. zbk

Azalekoa | 2023/05/18

Kanaldude telebista gure etxeetan!

M.O.

Kanaldude%20telebista%20gure%20etxeetan!

Azken hilabeteetan Kanaldude Telebistak, hedapenerako pausu berriak eman ditu, Bidarrain kokatua den herri telebistak, hunen berri eman dauku

Kanaldude sortu zenetik...

1997an Kanaldude euskarazko telebista parte-hartzailea sortu zen, lurraldeko kultura eta ekimen kolektiboak oinarri, euskara ardatz, herritarrekin hurbiltasuna atxiki nahian. Azken urteetan hainbat baliabide martxan jarri ditu, horietan 2007an webgunearen sortzea, 2017an zuzenezko saioak emititzea eta 2018an telebistaren digitalizazioaren bidetik Internet-box esperimentala martxan jarri zuen.

Hedabidea sortu eta, 26 urte berantago, proiektuaren garrantzia sekulan baino handiagoa du, Kanaldude telebistak tokiko ikus-entzun alorrean leku inportantea hartua du. Telebista katearen argitaratzailea den Aldudarrak Bideo, interes kolektiboko kooperatibak, proiektua beste etapa batetara eramaiteko xedea ukanez, 2021ean ARCOM erakundeak (Autorité de régulation de la communication audiovisuelle et numérique), Tokiko Ekimen Publikoko Zerbitzuan sartzea onartu du. Baimen horrek, Kanalduderen hedabide lana lekuko zerbitzu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016