Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Maiatzaren 18a
Musa - Eskubaloia
Musa
Eskubaloiko Irisartarrak elkarteak lehen aldikoz mus lehiaketa antolatu du, Airoski gelan, maiatzaren 7an, igande arratsaldearekin. Arrakasta gaitza ukan du, 128 talde, adin guzitakoak, jokatu dira umore onarekin. Eskertzen ditugu parte hartu duten guziak eta antolatzaileak. Dudarik gabe, heldu den urtean antolatuko dela lehiaketa hori, zeren eta anitz muslari baita plazer hartzen dutenak. Txaloak irabazduneri eta finalean zireneri.
A saila - Lehenak Lamarque / Lamarque; 2. Arhancet / Darquy.
B saila - Lehen Perusansena / Pagado; 2. Bessonart / Bessonart.
C saila - Lehen Etchebest / Barneix; 2. Geral / Etcheverry.
D saila À¢'€'" Lehen Olhagaray / Olhagaray; 2. Bustingorry / Haristoy
Eskubaloia
Airoskin, nazional 2 mailan, lehen taldeak 27/27 berdinketa egin du ASPOM Begles taldearen kontra.
Irisarri-Atharratze 18 urtez petik taldeak azken partida 26/31 galdu du L'Union hirian.
Heldu den larunbatean, nazional 2 mailan lehen taldea Asson herrian ariko da (20:30),aurtengo azken partida. Heldu den urtean maila berdinean jokatzea segurtatua du.Biba gazteak!
Prenazional mailanbigarren taldea Villenave hirira joanen da (20:00).
Nesketan prenazional mailan, Kanbo-Irisarri lehen taldeak, Kanbon errezebituko du Saint Medard taldea (20:30). Hemezortzi urtez petik den lehen taldeak, Kanbon Bruges Ezynes errezebituko du (18:30), irabaziz finala jokatuko dute. Suerte on!











