Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Maiatzaren 18a
"Transmisioa" - Garazikus-ek bolondresak bilatzen
"Transmisioa"
Joan den abenduaren "Transmisioa" dokumentala estreinatua izan zen, geroztik herriz-herri proiektatua da. OlentzerorenLagunak elkartea eta Hazparneko Joaldunak Argentinan ibili zirenean da filmatua izan. Garazi eskualdean ere ikusteko parada emana da, maiatzaren 25ean, Vauban zinegela (20:30). Dokumentala euskaraz da, frantseseko azpitituluekin.
Garazikus-ek bolondresak bilatzen
Vauban zinegelaz arduratzen den Garazikus elkarteak kutxazainak xerkatzen ditu. Izan egunez ala arratsez, aste barnean ala asteburuetan, bakoitzaren denbora librearen arabera ordutegia egiten da. Interesatuek edo(ta) xehetasunentzat, Vauban zinegelan pasatu edo idatzi garazikus@orange.fr helbidera.











