Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2023ko Maiatzaren 18a
Ate ideki arrakastatsuak
Ortzaizeko eskulan herrixkan ate ideki arrakastatsuak izan dira. Anitz jende ibili da hiru egunez eta bereziki igandearekin. Erakusketa ibiakoitzean, argi eta soinu ikusgarriak igandean eta Eñaut Elorrietaren kantaldia astelehenean, denak ikusliarrez bete dira. Herrixkako arduradunak oso pozik izan dira egun horiek ekarri duten jendetzarekin. Ondoko hitzordua bi urteren buruan izanen da.











