Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 18a

Aski nardatuarekin!

J-B D

Aski%20nardatuarekin!

Gertakari hunek ukaiten du zernahi aipaldi, ezin uka egia erran aski harrigarria dela! Loire-Atlantique departamenduan gertatua da, hango itsas-bazterrean kokatzen den Saint-Brévin les Pins herrian. Anitzek izen hori bera ere arrotza dukegu, edo orain arte hala ginuen segurik! Nahiz herria ez den hain ttipia, jendetzaren aldetik Donibane Lohizuneren heinekoa. Eta zerbait arraro izan dea herri horrek hoinbeste aipaldi bat-batean ukaiteko? Gertatu dena da Yannick Morez horko auzapezak bere kargua utzi duela eta deplauki jakinarazi deus gisaz ez duela aitzina segitu nahi!

Bainan zendako kargu uzte hori? Aski nardatuarekin! Mehatxu frango ukanik! Eta mehatxuak baino gehiago, berrikitan norbaitek su eman baitio auzapezaren etxeari, makur asko eginez. Herriak tokiz aldatu nahi etorkinen bilgune gisako eraikin bat, leku gehixago ukan dezan eta toki egokiago batean. Herrian berean jende gehienak alde, batzuen arrangura bakarra eskola bat badela ondo hartan berean. Bainan jende frango arrunt kontra, herriz kanpokoak, anitz frango urrunekoak berdin,etorkinak gaitzetsiz, aski kanpotiar badela jadanik, aski bai eta sobera ere! Bilgunearen kontra, arrunt eskuinburuko jendeak, andana bat noiznahi etortzen dena larderia, holako bilgunea ezin onetsia dela bortizki salatuz, tira-hala oihu eta oihu!!

Bazter guzietan mintzo dira afera peningarri hortaz. Alderdi guziak auzapezaren alde. Salbu nunbaitik ere eskuin-burukoak. Emmanuel Macron lehendakariak ere auzapezaren alderateko bere sustengua agertuz ahoan bilorik gabe. Horiek hola, gobernutiar horiek zendako zauden hain mutu auzapezaren etxeari su emana izan zelarik?

Bestalde ere, hautetsi askok eta askok azpimarratzen dute noiznahi jasan behar dituztela gisa bereko mehatxuak, lotsagarriak kausitzen dituztenak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/05/18

Ingurumenaz

Noiznahi eta nunahi, jendea aspaldixkoan mintzo da ingurumenaz, denak ari erran eta erran

ahal bezain garbi eta sano behar dela begiratu. Denen buru, zertan gira egiazki? Konparazione, zertan dugu zinez Macron lehendakaria? Biziki prediku ederrak baditu eginak ingurumenaren alderateko axola handiena agertuz. Beste orduz ere azpimarratua dugu hori, batzuetan "berdeak" baino berdeago iduri duela, nehor ez berdeago izaiten ahal! Bizkitartean, bada hor gaindi beste ikusmolderik ere! Nazioarteko erakunde "berde" zonbaitek ere polliki jorratzen dute, ez duela aparantziarik ere aski egiten ingurumenaren onetan! Ez idurika, bada beraz arrangura frango eta arrangura saminak, biziki saminak! Denen buru, nun zer egin behar ote litake eta nola, funtsezko aitzinamendu balios batzuen menturan?

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/05/18

Noiz arte?

J-B D

Beste gertakari bat, hau ere untsa gogoetagarria! Marseillan, berriz ere tiroka arizan dira droga saltzaile atrebitu asko nagusi handi dabiltzan auzoalde batean. Noiznahi nornahiri mendekatzen dira! Joan den egunean, auto batean hurbildu bi gizonek tiroz hil dute berrogoi bat urteko ama familiakoa, auto batean jarria, bere gustura solasean ari zena bere alaba batekin. Urtatsez geroz hogoi bat lagunek beren bizia gisa berean galdua dute hor nunbait. Jendeak izituak daude, izituak eta harrituak baino harrituago, noiz arte behar dituzten holako itsuskeriak jasan! Gobernuak aldi bat baino gehiago larderia gehiago hitzemana du holako auzoalde minbera eta nahasietan, hitzemana bainan zerua beti berdin ilun halere!

Marseilla ez da haatik hiri bakarra zointan holako gauzak gertatzen baitira. Joan den astean, lau egun barne, Valence hirian, bi gazte andana, droga negozio batzuetan arras berotuak, hiru aldiz tiroka plantatu dira eta jestu gutiz hiru gizon hil dituzte! Noiz arte holako...

Irakurri segida

3690. zbk

Gure Hitza | 2023/05/18

Diru publikoa ez litzateke arazoa...

Menane Oxandabaratz

Langileak erretretaren erreforma ezin irentsiz ari direnean, jakiten da eurodeputatu ohi batzuk, kargu politikoa utziz geroz, 13.700 euro hilabetero hautetsi-erretreta hunkitzen dutela. Jakinez horrez gain beste irabaziak ere dituztela. 660 eurodeputatuen izenak agertzen dira, horietan 81 frantses eurodeputatu ohi.

Jauntto eta andere horien erretreta pagatzeko, Europako zergadunek beren moltsatik 118 milioi euro atera behar dituzte (frantses zergadunek 27,8 milioi euro).

Holako berri batek, kexu izaiteaz gain, diru-publikoaren erabilera zein nolakoa den galdera pausarazten du. Jakitea hautetsi ohi batzuk goxoan diru publikoak asetzen dituela, beste batzuk peko errekan direlarik. Azen ontzeko, orain aipatu frantses eurodeputatu ohi horietarik batzuk erretretaren erreforma berriaren defendatzaile sutsuak dira, berek estatuko pentsio ikaragarria hunkitzen dutela! Egin zan/zak nik errana, baina ez nik egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016