Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2023ko Maiatzaren 18a

Ihiztarien bazkaria

Ihiztarien elkarteak jakinarazten dauku bazkari bat antolatzen duela, herritar guzieri idekia, ekainaren 3an, larunbat eguerdiz, Noblianean. Aperitifa eskainiko du elkarteak. Izenak aitzinetik eman behar dira maiatzaren 27a aitzin, Noblianera deituz: 05-59-37-70-89.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3690. zbk

Gure Hitza | 2023/05/18

Diru publikoa ez litzateke arazoa...

Menane Oxandabaratz

Langileak erretretaren erreforma ezin irentsiz ari direnean, jakiten da eurodeputatu ohi batzuk, kargu politikoa utziz geroz, 13.700 euro hilabetero hautetsi-erretreta hunkitzen dutela. Jakinez horrez gain beste irabaziak ere dituztela. 660 eurodeputatuen izenak agertzen dira, horietan 81 frantses eurodeputatu ohi.

Jauntto eta andere horien erretreta pagatzeko, Europako zergadunek beren moltsatik 118 milioi euro atera behar dituzte (frantses zergadunek 27,8 milioi euro).

Holako berri batek, kexu izaiteaz gain, diru-publikoaren erabilera zein nolakoa den galdera pausarazten du. Jakitea hautetsi ohi batzuk goxoan diru publikoak asetzen dituela, beste batzuk peko errekan direlarik. Azen ontzeko, orain aipatu frantses eurodeputatu ohi horietarik batzuk erretretaren erreforma berriaren defendatzaile sutsuak dira, berek estatuko pentsio ikaragarria hunkitzen dutela! Egin zan/zak nik errana, baina ez nik egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016