Azalekoa | 2017ko Martxoaren 23a

Euskal Kultur Erakundea (EKE) beti aitzina

P.J.

Mikel Erramuzpe, EKEko lehendakaria
Mikel%20Erramuzpe_%20EKEko%20lehendakaria

Euskal Kultur Erakundearen (EKE) biltzar nagusia iragan da joan den larunbatean Bardozen. Ipar Euskal Herriak bizi duen egoera instituzional berrian, EKE-k zer toki atxikiko ote zuen eztaibada bide zen aitzineko hilabete horietan. Orain arte bezala segitu? Bertze molde batean egituratu? Biltzarrak behin-behineko erantzunak ekarri ditu. Hortaz guziaz mintzatu gara Mikel Erramuzpe EKE-ko lehendakariarekin. Aldudarra sortzez, Baigorrin bizi, gaur Uztaritzeko San Frantses Xabierrekoa kolegioan hist

Kultur eskubideak

150 kultur elkarte biltzen ditu bere baitan EKE-k. "EKEren egiazko indarra elkarteen gain da, horiek dute euskal kultura egiazki biziarazten, kulturari arima ematen" dio Mikel Erramuzpek. "Kultur politika publiko bat ontuz À¢'€'" eta hori beharrezkoa da À¢'€'" ez zaie kultur elkarteei kendu behar protagonismoa". Bestenaz, "arriskua litzateke hautetsiek egin dezaten kultur politika bat gainbehera, norberaren beharrak kontutan hartu gabe; iniziatibak jendeak ditu hartzen eta hori ez da hautsi behar". Hau ere dio: "Gure ADNean da kultura barne barnetik biziaraztea". Gisa horretan, EKE-k orain arteko lana aitzina eramanen du, Euskal Elkargoarekin haatik baitezpadako zubiak eraikiz. Badu, bestalde, jadanik zenbait hilabete gogoeta daramala EKE-k Jean-Damien COLLIN adituarekin, kultur eskubideez. Unesco-k kultur eskubideak giza eskubideetan jarriak ditu: "Pertsona bakoitzak kultur ekintzak bere hizkuntzan sortzeko eta hedatzeko eskubide osoa dauka". Eta kultur eskubide horiek 2015eko NOTRe legeak bere baitan sar tuak ditu (oroitaraz dezagun lege horren koadroan sortua dela ere Euskal Elkargoa). Kultur eskubideen hori, EKErentzat ezinbesteko punTua da. "Jakitea pertsonak berak bere kultur bidea hautatzeko eskubidea daukala, hori guretzat ikaragarri interesantea da kultur politika elikatzeko edo hazteko mementoan" dio Mikel Erramuzpek.

Ondarea eta sorkuntza

EKEk erdietsi berria du Frantziako kultur ministeritzatik etnopolo label edo bermea, ondare eta sorkuntzaren alorrean, Terexa LEKUNBERRIren kudeantza pean (Frantzian gaindi 9 etnopolo badira). "Behar beharrezkoa da tradizioa eta kreazioaren arteko lokarriak sustatzea, nahiz tirabirak badiren, batzuk tradizioa ez hunki nahi, bertzek kreazioa baizik ez bultzatzen, biak direlarik alta beharrezkoak". Horretan dabil EKE, Denis LABORDE etnomusikologoaren laguntzarekin. Unibertsitateekin ere À¢'€'" Baionakoa eta Hegoaldekoak À¢'€'" zubi berriak eraikiz, hainbeste euskal gazte dabilelarik unibertsitateetan.

Egonkortasunean À¯'¬'nkatua

965.000 euro inguruko aurrekontua dauka EKEk eta 2017an trumilka dira diruz lagunduko dituen kultur ekitaldiak. "Nahiz aspaldian badakigun, beti harritzen gara zer kultur bizi aberatsa dugun hemen, adibidez ikusten dut aurten gure erakundeak lagunduko dituen proiektuetan badirela 4 milioi euroren heineko gastuak oro har eta hori kulturarentzat bakarrik". Ez da segurki guti! "Kasu eman behar dugu beraz euskal kultura ez dadin 'administratua' izan, jendek eta elkarteek dute egiten, eta kultur politikak lagundu behar du hori". Gaur egun "egonkortasun batean dago EKE, eta beraz partaide diren 150 elkarteak". Baliteke "geroan agentzia gisako zerbait bilakatzea gure erakundea, Euskal Elkargoaren baitako partaide À¯'¬'nko bat, partzuer eraginkorra". Biharko desafioei buru egiteko prest da Pantxoa ETCHEGOINek zuzentzen duen Euskal Kultur Erakundea, bere 8 langileekin.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2017/03/23

Piarres Charritton hazpandar euskaltzain paregabea

J-B D.

Piarres Charritton, Euskaltzaleen Biltzarrak 2013an Hazparnen omendu zuenean
Piarres%20Charritton_%20Euskaltzaleen%20Biltzarrak%202013an%20Hazparnen%20omendu%20zuenean

Joan den ortzirale arratsaldean, burrustan hedatu da berria Piarres Charritton euskaltzain emeritua zendu zela Baionan. Nehor ez da hainbat harritu hori jakitearekin, bulta honetan bagenekien arrangura handiak bazituela osagarriaren aldetik.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2017/03/23

Euskaltzaindiaren Iparraldeko adarraren biltzar nagusia iragan da

Biltzarkideak solasaldien denboran
Biltzarkideak%20solasaldien%20denboran
Hogei bat lagun bildu ditu Euskaltzaindiak bere Baionako egoitzan joan den aste erditan, Iparraldeko adarraren biltzar nagusiaren karietara, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Xarles Videgain euskaltzainburu-ordearen inguruan. Hor ziren, besteak beste, euskaltzain oso gisa Battittu Coyos, Aurelia Arkotxa, Beñat Oihartzabal, Txomin Peillen, euskaltzain urgazle gisa Aines Dufau, Erramun Bachoc, Xipri Arbelbide, Jakes Sarraillet, Peio Jorajuria, konTuentzat Joseba Zabaleta erakundearen kudeatzailea eta Mixel Fagoaga kontu-komisarioa, EEPtik Naroa Gorostiaga eta David Aire, Euskal Elkargotik Beñat Arrabit, Baionako Herriko Etxetik Yves Ugalde, hor ere Jean-Claude Iriart bai eta Euskaltzaindiko Annie Etxeberri idazkaria eta erakundeak toponimiaren alorrean enplegatu berri duen Isabel Duguine izturiztarra. Andres Urrutiak du biltzarra ireki, oroitaraziz Euskaltzaindiak 100 urte beteko dituela 2018ko urrian, eta 2019ko urria arte ospakizun asko antolatzeko parada izanen dela bai...

Irakurri segida


3393. zbk

Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.

Mahatma Ghandi


Warning: Undefined array key "azpid" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-eskuinekozutabea.php on line 51

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016