Herriz Herri - Aldude (NB) | 2017ko Martxoaren 23a
Korrika Ttipi Garazi eta Baigorri aldean
Garazi eta Baigorriko AEK Gau Eskolak abisatzen gaitu Korrika Ttipi antolatzen duela bere eskualdean, lau herritan.
- Alduden martxoaren 21ean, joan den asteartean beraz (bainan gure irakurleentzat berantegi heldu zaiku abisu hau, gertakaria jadanik iraganik).
- Donibane Garazin martxoaren 23an, ostegun huntan (10:00), merkatu estalitik Jai Alairaino.
- Baigorrin martxoaren 28an, asteartez (10:00), ikastolatik baratze publikoraino.
- Ortzaizen martxoaren 30ean, ostegunez (10:00), Goikoetxea enpresatik ezkerparetaraino.




